3 Junon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
Juno, asteroiderik handienetako bat da, asteroide gerrikoaren masa osoaren %1a baitu. Gerrikoko asteroide guztiak tamainarengatik sailkatuz gero, hamargarrena da, eta [[15 Eunomia]]rekin lehiatzen da S motako asteroide harritsuen artean handiena izateko ohoreagatik, estimaziorik berrienek, Juno bigarren postuan jartzen duten arren.
 
S motako asteroideen artean, biziki isladatzailea da, bere azaleraren ezaugarri ezberdinak adieraz ditzakeena. Isladakortasun handi honek, berez, asteroide gerrikoaren barne ertzean aurkitzen ez den gorputz batentzateko bere [[itxurazko magnitude|magnitude bisual]] nahiko altua azaltzen du. Junok, oposizio onean, +7,5eko magnitudea izan dezake, [[Neptuno (planeta)|Neptuno]] edo [[Titan (satelitea)|Titan]] baino distiratsuagoa delarik, eta askoz handiagoak diren [[10 Higia]], [[52 Europa]], [[511 Davida]] eta [[704 Interamnia]] bezalako asteroide handiagoak baino lehenago aurkitu izana. Baina, hartzen dituen posizio gehienetan, +8,7ra iristen da, prismatikoekin ere ia ikus ezin daitekeena, eta [[elongazio]] txikiagoetan, 3 hatzbeteko teleskopio bat behar da ikusi ahal izateko. Asteroide hau, [[Juno familia]]ko asteroideen artean handiena da.
 
Hasieran, planetatzat hartu zuten, Zeres, Palas eta Vesta bezala. Gerora, berriz, asteroidetzat sailkatu zuten, aipaturiko beste hirurekin batera, askoz asteroide gehiago aurkitu zirenean. Juno txikia eta forma ez erregularrekoa duenez, planeta nanotzat sailkatua izatetik at utzi zuten, Nazioarteko Astronomia Batasunaren sailkapenaren arabera.