Klima: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
42. lerroa:
Sistemako atalen arteko doitze eta kontrol prozesuetan zeresan berezia dute [[berrelikatze]] edo ''feedback'' mekanismoek: aldagai batek beste bati eragiten dionean, bigarrenaren eraginak lehenengoa eraldatzen du atzera; zirkuitu itxi bat eratzen da orduan, eta hasitako prozesua, edo areagotu egiten da (berrelikatze positiboa) edo moteldu (berrelikatze negatiboa). Eta hala, kanpoko edo barneko perturbazio baten eraginpean dagoenean klima sistema, berrelikatze mekanismoak sortzen dira aldagaien artean, denbora eskala ez beti berdinetan (hilabeteak edo milaka urteak). Lurraren gainazala jotzen duten eguzki energiaren aldaketek tenperaturan izan dezaketen eragina aztertzea izango litzateke berrelikatze positiboaren adibide bat: baldin lur azalera eguzki energia gutxiago iristen bada, tenperaturak behera egingo du, elur gehiago egingo du, [[glaziar|hormaguneak]] ere hedatuz joango dira, eta horren ondorioz, [[albedo]]a handitu egingo da; eguzki irrada gehiago igorriko litzateke kanpora eta tenperatura are gehiago apalduko litzateke.
 
Klimaren hau bezain sistema konplexu batean [[anomalia (argipena)|anomalia]] batek aldaketak eragin ohi ditu beste aldagai batzuetan, hasierako perturbazioa zer motatakoa den, non gertatu den, eta zer [[magnitude (argipena)|magnitude]] duen betiere. Baina, klimak kontrolik izango badu, barneko doitze mekanismoek neutralizatu egin behar dituzte berrelikatze positiboko mekanismoak prozesuaren uneren batean.
 
Are gehiago, berrelikatze mekanismoen eragin erregulatzailea konplexua da, askotarikoa baita elkarri eraginez dauden azpisistema guztien jokabidearen denbora eskala.
129. lerroa:
Klima aldaketa [[Lurra|ludian]] edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den [[lurraren atmosfera|eguratseko]] ezaugarrien aldaketa da, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuez gain, [[gizaki]]ak eraginda ere gerta daitezkeenak.
 
Gaur egun, [[ingurumen]]-politikari begira, klima aldaketa oraingo klimako aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, [[berotze globalaglobal]]renaren parte dena. [http://en.wikipedia.org/wiki/United_Nations_Framework_Convention_on_Climate_Change UNFCCC]ek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote.
 
== Erreferentziak ==