Wamba (erregea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
28. lerroa:
}}
 
'''Wamba''' (? - [[Pampliega]], [[Burgos]], [[688]]) [[Bisigodoen Erresuma|bisigodoen errege]] izan zen [[672]]-[[680]]. urteetan, [[Rezesvinto|Recesvintoren]] ondorengoa. [[Baskoi]]en aurkako kanpaina batekin hasi zuen bere agintaldia, baina eraso hori utzi eta [[NimesNîmes|Nimesko]]ko kondeari eraso zion, [[franko (argipena)|frankoen]] eta [[judu]]en laguntzarekin, [[Septimania]]ko matxinada antolatu baitzuen hark. [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar]] jatorriko Paulo kondea jarri zuen Nimesko kondearen aurkako espedizioburu; hura, ordea, egoeraz baliatu zen bere burua errege izendatzeko [[Narbona]]n. Wambak baskoiak menderatu eta [[Bartzelona]] eta [[Girona]] hartu zituen, eta Septimanian barneratu eta Nimes konkistatu zuen. Handik gutxira bere mendeko guztiak behartu zituen nahitaez zerbitzu militarra eskaintzera, hala behar zuenean. [[675]]. urtean [[Algeciras]]aino heldu zen [[musulman]]en aurkako jazarpena gidatu zuen, eta [[Ceuta]] okupatu zuen. [[680]]. urtean [[Ervigio]]k haren lekua hartu zuenean [[Pampliega]]ko monasteriora erretiratu zen betiko.
 
== Tronua ==