Adiskidetasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t 82.130.153.9 wikilariaren aldaketak ezabatuz, CommonsDelinker wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
[[Fitxategi:30 mei 2009 5.jpg|thumb|right|'''LanguntasunaAdiskidetasunak''' poza dakar.]]
 
'''Adiskidetasuna''' bi pertsona edo gehiagoren arteko [[atxikimendu]]zko erlazio mota bat da, elkarren [[begirune]] eta konfiantzan oinarritu eta bestearen ongizatea bilatzen duena. [[Maitasun]] mota bat da, baina oro har bereizi egiten dira '''adiskide''' edo lagun diren pertsonen arteko harremanak orobat maitasunezko harremanak diren [[familia]]ko lotura nahiz [[amodio]]zko harremanetatik. [[Sexu ugalketa|Sexuarekin]] loturik ez dagoen harremana da gainera: gizonezkoen, emakumezkoen nahiz emakumezko eta gizonezkoen arteko adiskide harremanak izan daitezke. Aldi berean, gizarte arlo guztietan azaltzen den harremana da, lanpostuan nahiz aisian, gaztaroan nahiz zahatzaroan, erakunde edo egitura jakin bati lotu gabe. Horrek guztiak zaildu egiten du adiskidetasunaren azterketa eta horregatik adiskidetasuna "gizarte harreman estrukturalen antitesia" dela aipatu da<ref name=cuco>{{es}} {{Erreferentzia
11. lerroa:
Adiskidetasuna funtsezkoa da elkarbizitzarako: berari esker, lehiaren ordez elkarri laguntzeko harremanak sortu, liskarrak saihestu eta izaera eta interes ezberdinak dituzten pertsonak biltzen dira. Aldi berean, poza adiskidetasunaren osagai garrantzitsua dela esaten da. [[Zibilizazio]]aren ezaugarri da, berari esker [[talde]]ak osatu taldetik sortzen delako; horrela, [[usadio|tradizio]] anitzetan adiskidetasuna jainkoen oparia dela aipatzen da. Kasu batzuetan, ordea, adiskidetasuna ez da pertsonen artekoa, gizaki eta animalien artean baizik; adibidez, gizakiaren lagunik onena omen den [[txakur]] batekin.
 
LaguntasunaAdiskidetasunak pertsonaren bizitza bete eta aberastu egiten duela irizten bada ere, arazo etikoak planteatu ere egiten ditu: adiskideari lagundu behar zaiola zuzentzat jotzen da, baina zer egin adiskideari laguntzeak zuzenak ez diren erabakiak hartzea dakarrenean?
 
== Adiskidetasunaren printzipio eta oinarriak ==