Narvako gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
 
== Gudua ==
[[GregoriotarEgutegi egutegiagregoriano|Gregoriotar egutegiko]] [[1700]]eko [[azaroaren 30|azaroak 30ean]] Karlos XII.aren agindupean zeuden 8.140 soldaduko armada nagusiak gaur egun [[Estonia]]n dagoen Narva suediar gotorlekua setiatzen ari zen errusiar armadari kontraeraso zion. Suediar armada nagusiak gotorleku barneko beste 2.500 soldaduren laguntza izan zuen. Errusiar armada nagusitasun numerikoan zegoen, 80.000 soldadu baitzituen.
 
Suediar armada erregeak berak zuzentzen zuen, [[Carl Gustav Rehnskiöld]] [[general]]aren laguntzarekin, eta errusiar armada, nagusiki prestakuntza edo esperientzia militarrik gabeko nekazariek osatua, [[Charles Eugène de Croÿ]]ren agindupean zegoen. Petri I.a tsarrak tokia egun batzuk lehenago utzi zuen.
13. lerroa:
Suediarrek gudua irabazi zuten, baina ez gerra. Porrot handi honen ondorioz erabaki zuen Petri I.ak bere erreforma programa jarraitzea, errusiar makinaria militarra eguneratuz. Apenas urte batzuetan, errusiar armada berria aurkari gogorragoa izango zen.
 
Epe luzera, galtzailea Karlos XII.a izan zen. Errusiarren atzetik joan ordez, hala gomendatzen baitzioten bere generalek eta suediar legebiltzarreko diplomatikoek, [[Bi Nazioen Errepublika]]ren aurka joatea erabaki zuen, [[tregoa|su-eten]] bat zegoen arren. Hurrengo urteetan, Karlos XII.ak zenbait garaipen lortu zituen poloniar erregea zen [[Augusto II.a Poloniakoa]] tronutik kenduz eta honen ordez [[Estanislao I.a Leszczynski]] jarriz.
 
Etenaldi honen ondoren, Petri tsarrak azkenean suediarrak [[Poltavako gudua]]n garaitu zituen armada eraberritu bat bildu zuen, honek [[Suediar Inperioa]]k [[Baltiar Itsasoa]]n zuen nagusitasunaz amaitu zuelarik, nagusitasun hori, ordutik aurrera, [[Errusiar Inperioa]]k izango zuelarik.