Anabasia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
[[Fitxategi:Persian_Empire,_490_BC.gif|thumb|400px|Xenofonte eta Hamar Milen ibilbidea]]
== Edukia ==
Bertan, [[Ziro Gaztea]]ren bere anaia [[Artaxerxes II.a Mnemon|Artaxerxes II.a]] erregearen kontrako espedizioa eta, Ziro hil ondoren, Artaxerxesen zerbitzura zeuden mertzenario greziarrak euren herrialdera itzultzea kontatzen dira.
 
[[K. a. 401]]ean, Artaxerxes II.a [[akemenestar Inperioa|persiar Inperioko]] tronura igo eta hiru urtera, bere anaia txikia zen Ziro matxinatu egin zen bere [[Anatolia|Asia Txikiko]] [[satrapa|satrapian]]. Bere anaia tronutik botatzeko, bertan hamar mila mertzenario greziar bildu zituen armada bat osatu zuen. [[Sardes]]etik abiatu zen, Asia Txikitik jarraitu eta [[Eufrates]] ibaiaren ertzetik jaitsi zen Cunaxaraino, [[Babiloniar Inperioa|Babiloniatik]] gertu. Ziro, [[Cunaxako gudua]]n hil zen, honek, bere harmada ihesean irtetzea eragin zuelarik. Greziar mertzenarioak, aldiz, bilduta eta garaitezin mantendu ziren [[Klearko]] agintari espartarraren agindupean. Etsaiarekin egin zituzten negoziaketetan, Klearko eta greziar agintari nagusienei, traizioz burua moztu zieten, eta, beraz, mertzenarioek beste batzuk aukeratu behar izan zituzten. Hauen artean, Xenofonte bera zegoen, gainontzeko armada [[Grezia]]ranzko itzuleran gidatu zuena. [[Tigris]] ibaian gora egin zuten eta [[Armenia]] zeharkatu zuten lurralde etsaian zehar eginiko lau mila kilometroko ibilbide batean, [[Trabzon|Trapezunteko]] greziar koloniara iritsi arte (gaur egungo Trabzon, [[Turkia]]), [[Itsaso Beltza]]ren hegoaldeko ertzean. Ospetsuak dira aurreratutako soldadu batek, Trabzon ikustean esan zituen hitzak: θάλαττα, θάλαττα ("Thalassa, Thalassa"-"Itsasoa, Itsasoa")