Termopilak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
17. lerroa:
 
== Deskribapena ==
Termopilak [[Eta mendia]]en eta [[Maliakos golkoa]]ren artean daude, ([[Ftiotida|Ftiotide]], [[Tesalia]]), [[Atenas]]tik 136 km ipar-mendebalera. Zazpi kilometrotik gorako luzera du eta, antzinatean, zuzenean amiltzen ziren ia harkaitzak itsasoan; 10-50 metroko zabalerako igarobidea zen gehiena. Gaur egun ez da horrelakorik gertatzen, [[Spercheios]] ibaiak garraiaturiko alubioiek bost kilometro urrunago utzi baitute itsasertza. Ezin saihestuzko igarobidea da Grezia hegoaldetik iparralderako bidean.
 
== Historia ==
[[Greziako historia]]ren une askotan erabili izan da Termopila arroileko pasabidea. [[K. a. 480]]. urtean gertatu zen historiako gudu ospetsuena, [[Termopiletako gudua]], [[Leonidas I.a]] [[Esparta]]ko erregearen zerbitzuan ziharduten hirurehun gudari espartarrek, haien helote edo zerbitzariek, eta mila eta ehun [[beozia]]rrek [[Akemenestar Inperioa|Persiar Inperioko]] [[Xerxes I.a Persiakoa|Xerxes I.aren]]ren armada indartsuari egun batzuez eutsi ziotelako. Bizia galdu zuten, hala ere, eta Greziako erdialdeko lurrez jabetu ziren persiarrak. Ondoko urtean, persiar armada azpiratua izan zen [[Plateako gudua]]n. [[1955]]ean eraiki zen haien oroimenez marmolezko eta brontzezko harri ikusgarri bat Termopilako arroilan.
 
[[K. a. 353]] eta [[K. a. 352]] bitartean, [[Gerra Sakratuak|Hirugarren Gerra Sakratua]]n, 5.000 atenastar [[hoplita]]k eta 400 zaldizkok pasabidea oztopatu zioten [[Filipo II.a Mazedoniakoa]]ren armadari. [[K. a. 279]]an, [[Kalipo Sirakusakoa]]k buru zuen armadak geldiarazi zituen, zenbait hilabetez, Atenas inbaditu nahian sartu ziren [[galiargalia]]rakrrak, [[Breno (K. a. III. mendea)|Breno]] buruzagi zutenak. [[K. a. 191]]n, [[Antioko III.a Handia]] [[Seleukotar Inperioa|Seleukotar enperadoreak]] igarobidea gotortu zuen, [[Manio Azilio Glabrio]] buru zuten erromatarrei eusteko, baina ez zuen lortu.
 
== Erreferentziak ==