Latin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Historia: barne lotura zuzenketa
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
21. lerroa:
[[Fitxategi:Duenos inscription.jpg|left|thumb|155px|[[Duenos idazkuna]],<br /> K.a. VI. mendeko testu bat, latinez ezagutzen den zaharrena]]
 
Erromatarren jatorrizko hizkuntza [[latin]]a zen. Alfabetoa ere garatu zuten, grekozkoan oinarrituta. Iritsi zaigun literatura gehiena [[latin klasiko]]an dago idatzia, hau da, K. a. I. mendeko latin dotoreaz, baina jende arruntak [[latin arrunt]]ean hitz egiten zuen. Denboraren poderioz, bi hizkera motak banandu eta bakoitzak bere hiztegia, gramatika zein ahoskera garatu zuen. Inperioaren hedapenak hizkuntza ere hedatu eta sakabanatu zuen. Mendeekin batera, Inperioaren ahultzeak ere lagunduta, hizkuntza tokian-tokian era ezberdin batera garatu eta zatitu zen, [[hizkuntza erromantze|hizkuntza erromantzeak]] deritzenei hasiera emanik.
 
[[Greziera|Grekoa]], hala ere, goi-mailakoen hizkuntza bilakatu zen, erromatarrek ikasten zuten literatura gehiena hizkuntza hartan baitzegoen: ekialdeko erdian, [[Bizantziar Inperioa]] izan zen eremuan, latina ordezkatu zuen.