Armagnac: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
[[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerran]] [[Frantzia]]ko hegoaldea, Armagnac barne, [[Ingalaterra]]k lortu zuen [[Bretignyko hitzarmena]]rekin ([[1360]]). [[Eduardo (Printze Beltza)|Eduardo Printze Beltzak]] [[Eduardo III.a Ingalaterrakoa]] aitaren izenean gobernatu zuen lurraldea. Garai horretara arte, Armagnac independente zen ibilia, beharrezkoa zenean aliantzak aldatuz. Baina Printze Beltzaren gobernua hain zen gogorra non Armagnaceko kondeak Frantziako erregeari laguntza eskatu zion [[1369]]an. Bere burua [[Karlos V.a Frantziakoa]]ren menpean jarrita, Armagnac bezalako sendiek aurreko botereari eutsi eta babesa lortu ahal izan zuten.
 
[[1410]]ean Bernart VII.aren alaba [[Karlos I.a Orleansekoa]]rekin ezkondu zen. Karlosen aita [[Borgoinako dukerriaDukerria|Borgoinako dukearen]] aldekoek erail zuten, hark erregearen gainean zeukan influentziagatik. Ezkontza zela eta, Armagnac etxea Frantziako erregearen alde eta Borgoinaren aurka lerrokatu zen, horrenbesteraino, non, erregearen aldekoei Armagnac deitzen zitzaien. Borgoina Ingalaterrarekin aliatu zenean, bi alderdiren arteko sumina areagotu zen, eta gerra odoltsua burutu zen [[1435]] arte. Nolanahi ere, Armagnaceko kondeek gerrarako hartutako hainbat mertzenario bidelapur bilakatu ziren, Armagnac bezala ezagunak, eta Frantziako iparraldea arpilatu egin zuten. [[1444]]an [[Suitza]] aldera bidali zituzten, baina honek beste gatazka bat ekarri zuen, [[Armagnaceko Gerra]]n, non bidelapur hauek suitzarren aurka borrokatu ziren. [[Abuztuaren 26]]an suitzarrak garaitu arren, galtzaileek erakutsitako kemenak garaileak Suitzatik alde eginarazi zituen. Handik gutxira, Armagnac armada honek Frantziako erregearen armadarekin bat egin zuen.
 
Nolanahi ere, [[XV. mendea]]k aurrera egin ahala, Armagnaceko kondeek boterea galdu zuten Frantziako hegoaldean. Joan V.ak [[Luis XI.a Frantziakoa|Frantziako Luis XI.ari]] aurre egin zion, eta erregearen soldaduek bere lurraldeetatik atera eta hil egin zuten [[1473]]an. [[1497]]an, azken kondea hil ostean, Armagnac Frantziako koroarekin batu zuten. Nolanahi ere, erregeak azken konde horren ilobari eman zion, eta, azkenean, [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] erregeen eskura igaro zen. [[Henrike III.a Nafarroakoa|Nafarroako Henrike]] Frantziako errege ere bihurtu ondoren, Armagnac Frantziako koroaren jabetzara pasa zen.