Leipzigeko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Flag_of_Prussia_1892-1918.svg» fitxategiaren ordez «Flag_of_Prussia_(1892-1918).svg» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed: maintenance.).
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
26. lerroa:
'''Leipzigeko gudua''' [[Napoleondar Gerrak|Napoleondar Gerretako]] gudurik handiena izan zen. 1813. urteko urriaren 16tik 19ra bitartera iraun zuen batailak, [[Leipzig]]en izan zen ([[Alemania]]ko [[Saxonia]] estatuan), eta [[Napoleon Bonaparte]]k inoiz izan zuen porrotik handiena jasan behar izan zuen, [[Seigarren Koalizioa]]ren garaipen erabakigarriarekin.
 
Alde batetik zeuden Napoleon Bonaparteren esanetara [[Frantziako Lehen Inperioa|Frantziako Lehen Inperioko]] armada, [[Józef Poniatowski|Poniatowski printzeaprintzearen]]ren esanetara [[Varsoviako Dukerri Handia|Varsoviako Dukerri Handikoa]], [[Frederico Augusto I.a Saxoniakoa|Saxoniako Frederiko Augusto I.a]]ren esanetara [[Saxoniako Erresuma]]ko armada, eta [[Rhingo Konfederazioa|Rhingo Estatuen Konfederazioko]] armada. Denera, 191.000 soldadu inguru izan ziren batailan. Amaieran, gutxi gorabehera 38.000 hildako eta zauritutako izan ziren, eta beste 30.000 preso hartu zituzten.
 
Beste aldetik, [[Errusiako frantziar inbasioa]]ren saiakerako porrotaren ondorioz eratutako [[Seigarren Koalizioa]]n batuta zeuden [[Errusiar Inperioa]], [[Prusiako Erresuma]], [[Austriar Inperioa]] eta [[Suedia|Suediako Erresuma]], [[Karl Philipp Schwarzenberg]]en, Gebhard Leberecht von Blücher-en, eta [[Karlos XIV.a Joan Suediakoa|Karlos XIV.a Joan Suediakoa eta Norvegiakoaren]] esanetara. Denera, 330.000 soldadu inguru izan ziren batailan, baina beste asko ere prest zeuden behar izanez gero. Amaieran 52.000 hildako eta zauritu izan zirela uste dute.