Harald Blåtand: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Biografia infotaula oinarria | izena = Harald Blåtand | irudia = 1200 Harald Blåtand anagoria.jpg | oina = | izen osoa =Harald "Blåtand" Gormsson | ezizena = | jaiotza da...»
 
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
17. lerroa:
 
== Biografia ==
[[958]]an, [[Danimarka]]n, [[Gorm Zaharra]] erregea hil zen, eta haren seme Harald Gormsonn izendatu zuten oinordeko. [[Aita]] hil eta koroa [[seme]]ak hartzen zuen lehen aldia zen [[Eskandinavia]]n, erresuma [[bikingo]]etan, [[botere (argipena)|boterea]]a eskuratzeko, [[klan]]etako buruzagi boteretsuenak elkarren aurka borrokatzeko [[ohitura (argipena)|ohitura]] baitzegoen<ref name=aa>{{erreferentzia|izena= Nagore |abizena= Irazustabarrena |url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2347/danimarkako-harald-erregea-eta-bluetooth |izenburua= Danimarkako Harald erregea eta Bluetooth |aldizkaria=[[Argia (aldizkaria)|Argia]]|data= 2012-12-02 |postscriptum= CC-BY-SA lizentzia}}</ref>.
 
Haralden boterea haziz eta hedatuz joan zen, eta [[970]]. urtean Norvegiako errege bihurtu zen. Haren botere eta [[ondasun]] grina ez zen Eskandinaviara mugatu, eta [[978]]an [[Kantauri]] itsasoko kostaldera iritsi zen, [[Iberiar penintsula]]ren iparraldean hainbat sarraldi egiteko asmoz<ref name=aa/>.
 
Gainera, eskandinaviarrak [[kristautasun]]era konbertitzeko giltza izan zen Gormen semea. [[960]]. urtean, [[germaniarantzinako germaniarrak|germaniarrek]]rek bidalitako [[apaiz]] baten bisita jaso zuen Haraldek. Bikingoen bederatzi [[jainko]]ak existitzen ez zirela eta [[zeru]]an jainko bakarra, jainko kristaua, zegoela esan zion apaizak. Erregeak, orduan, froga garbi bat eskatu omen zion germaniar apaizari: [[burdina|burdin]] goria jarriko zion eskuetan eta bere jainko bakarrak babesten bazuen, apaizak esandakoa sinetsiko zuen. [[Kondaira]]k dioenez, burdin goriak ez zuen apaiza erre. Orduan, erregeak bataiatzea eta [[erresuma]] guztia kristau bihurtzea erabaki zuen. Haren mendeko gehienek ez zieten berehalakoan beren [[sinesmen]] zaharrei uko egin, baina [[kristautasun]]aren hazia erein zuen<ref name=aa/>.
 
Haraldek ez zuen eskandinaviarren ohiko itxura. [[Azal (argipena)|Azal]] eta [[ile]] [[beltzaran]]ekoa zen, eta, horregatik, herritarrek ''Blåtand'' esaten zioten (''blå'' hitzak beltzaran esan nahi du, eta ''tand''ek, aldiz, gizon handia). Ingelesez, ordea, [[Bluetooth]] (hortz urdin) goitizena jarri zioten. Batzuek diote ''Blåtand'' hitzarekin duen [[antzekotasun fonetiko]] hutsagatik itzuli zutela izena. Baina beste [[teoria]] batek dio Haraldek [[jaioberriaren gaixotasun hemolitiko|eritroblastosi fetalfetala]]a izan zuelako eta eritasun horrek [[hortz]]-[[hagin (argipena)|haginak]]ak urdintzen dituelako jarri ziotela ezizena<ref name=aa/>.
 
Harald [[986]]. urte inguruan hil zen, [[Ingalaterra]] konkistatu zuen bere seme Svendek hala aginduta, ustez<ref name=aa/>.