Kontrarreforma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
[[Italia]]n ere sortu ziren egitasmo berriztatzaileak. Horien artean aipagarria da oratorioen higikundea. Laiko eta apaiz taldeak ziren, [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] anaidiak gogoan harturik, debozioaren bidez, eta behartsuenganako eta erienganako karitateaz, berriztatze espirituala egiteko elkartzen zirenak. Higikunde horietako zenbaitek indar handia hartu zuten, hala [[1494]]an [[Vicenza]]n fundatu zen San Jeronimoren Konpainia Ezkutukoa izenekoak. Edota laiko batek, [[Ettore Vernazza]]k, [[1497]]an [[Genova|Genoan]] sortutako Jainkozko Maitasunaren Oratorioak. Beste asko ere eratu ziren Italia osoan zehar: [[Milan]]en, [[Napoli]]n, [[Brescia]]n, [[Verona]]n.
 
Talde horiez gainera, izan ziren beste batzuk ere, elizigizon sekularrenak. Kongregazioak eratuz elkartu ziren, erruki eta karitate lanak taldean egin ahal izateko, kanpoan jakinarazi gabe, eta hala sortu ziren, besteren artean, teatinoak, barnabitak eta somaskoak. Ildo horretan berean ipini daiteke [[Jesusen Konpainia|Jesusen LagundiarenLagundia]]ren fundazioa. Jesuitak, [[monasterio]]ko eginbeharretatik libre, bete-betean aritzen ziren apostolutza lanetan. Elizgizon sekularrez zegoen Lagundia osatua, eta beren kideen perfekziozko bizitza bultzatzea eta fedea zabaltzea zuten helburua, predikuaren bidez, gogo jardunak eginez eta dotrina irakatsiz. Jesuitek, usadiozko hiru botoez gainera, laugarren boto bat ere bete behar zuten, hau da, [[Aita santu|Aita Santuarekiko]] obedientzia, eta hori berrikuntza handia izan zen, nahiz eta ez zen beti ondo ulertu. Lagundia oso bizkor ugaldu zen, eta berehala zabaldu zen mundu ezagun osora, [[Asia]], [[India]] eta [[Japonia]]raino. Lagundiko kideek heziketa filosofiko eta teologiko sendoa zuten, eta aipagarria da, orobat, haien espiritualtasun sakona, [[aszetismo]] gogor batez elikatzen zena, otoitza eta apostolutza lanez gainera. Jesuiten lana erabakiorra izan zen Eliza Katolikoaren berriztatzean, dotrinaren eta errukiaren alorretan batez ere.
 
Garaiotan beretan berriztatu zen Italian frantziskotarren ordena. Higikunde horrek predikari famatu bat, [[Matteo da Bascio]], izan zuen gidari. Zorroztasun asmoak bultzatuta, fundatzailaren erakutsiak osorik betetzea bilatzen zuen, eta hala eratu zen [[Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena|Kaputxinoen Ordena]]. Hasieran, bizimodu eremutarra egiten zuten, eskulanak eginez eta behartsuak zainduz huts-hutsik. Luzaro gabe ordea, gizartea, sinesteak eta ohiturak berritu ahal izateko prediku lanen behar larria zela eta, uko egin zioten bizimodu eremutarrari, eta heziketa lanean jardun ahal izateko beharrezko ikasketak egiten hasi ziren.
48. lerroa:
Hezkuntzaren alorrean, jesuitak izan ziren ordena nagusia eta, era berean, aitzindari izan ziren Erreforma Katolikoaren ideiak zabaltzen eta ikasketei aplikatzen. Teologia ikasketak eta giza zientziak eta jakintzak bateratzea izan zen hezitzaile katolikoek erabiltzen hasi ziren estrategietako bat. Ikasketa plangintza guztietan sartzen zen heziketa humanistikoa, giza balio guztiak garatzeko egokiena, aldi berean fedea eta erlijioarekiko atxikidura sendotzen zirela.
 
Literaturari dagokionez, eragin handia izan zuten egile [[aszetismo|aszetikoek]] eta [[mistizismo|mistikoek]]. [[Teresa AvilakoaÁvilakoa|Santa Teresa Avilakoa]] eta [[Joan Gurutzekoa|San Joan Gurutzekoa]] izan ziren garrantzitsuenak. Artean baliabide guztiak, bereziki baliabide ikonikoak, fedearen zerbitzuan jarri ziren. Eukaristiarekin zerikusia zuten guztiak azpimarratu ziren batez ere, eta San Pedroren egoitzaren nagusitasunari erreferentzia egiten ziotenak.
 
Bitarteko horiekin batera, erlijio praktika bera ere erabili zen, Kontzilioko erabakiak ezagutarazteko. Ikuskizun eta ekitaldi publikoak bultzatu ziren, hala [[prozesio]]ak eta erreguzko ekitaldiak, fededuna parte hartzera bultzatzen zutenak. Ekitaldi horien artean oso garrantzitsuak izan ziren beti ere Jesukristoren Eukaristiako presentzia azpimarratzen zutenak: meza nagusiak, [[Corpus Christi]]ren prozesioak eta, Espainian, [[eukaristiari buruzko auto]]ak.