Donostia Kultura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
39. lerroa:
'''Musika.''' Jazzaldia kudeatzeaz gain, unitate hau hiriko musika garaikideaz arduratzen da, Victoria Eugenia, Gazteszena eta Donostia Kulturako gainontzeko ekipamenduetako programazioaz ere arduratzen da. Kursaal Fundazioaren bitartez, berriz, auditorioan ere programatzen du. Azkenik, kontzertu erraldoiak edota hirian dauden musika ekitaldi handiak ere antolatzen ditu.
 
'''Zinema eta bideoa.''' Unitate honek Donostia Kulturako eduki zinematografikoak programatzen ditu. Gainera, bestelako erakundeekin lankidetzan, hainbat zinema-ziklo eta jaialdi antolatzen ditu. Eskaintzen duen programazioaren barnean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, [[Nosferatu Zikloa]], [[Fantasiazko etaDonostiako Beldurrezko Zinemaren Astea|Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema]], bai eta berriagoak diren [[Zinea eta Giza Eskubideen Jaialdia]] eta [[Surfilm Festibal]] delakoa ere.
 
'''Jaiak.''' Unitate honek hainbat kirol, kultur, arte eta jolas-ekitaldi antolatzen ditu, gehien bat kalean. Nabarmenenak gure hiriko jai ofizialak dira ([[Donostiako Aste Nagusia (Donostia)|Aste Nagusia]], [[Danborrada]]k, [[Euskal jaiak|Euskal Jaiak]], [[Kontxako Bandera]] eta abar). Horiekin batera, auzoetako festak, etxe erregionalak eta kaleko beste ekitaldiak ere antolatzen ditu. Azkenik, Donostiak beste hiriekin egindako senidetzeen inguruko ekitaldiak eta “Urrezko Danborra” ere gestionatzen ditu.
 
'''Kultur Ekintza Zerbitzua.''' Bederatzi kultur zentro ditu hirian barreiatuak eta, horien bitartez, kultur zerbitzu deszentralizatua eskaintzen du. Zentro horietako batzuk diziplina zehatz batean daude espezializatuak. Zerbitzu honek hiriko bestelako erakundeekin ere lan egiten du, hainbat jarduera antolatzeko.