Ganga (arkitektura): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Joxemai wikilariak «Ganga» orria «Ganga (arkitektura)» izenera aldatu du
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Ganga''' bat [[arku (arkitektura)|arku]] itxura duen arkitektura ezaugarri bat da, bi hormen edo hainbat [[zutabe]]en arteko espazio bat estaltzeko erabilia. Gangak beherantz eta kanporantz egiten du [[indar]]ra, arku baten antzera, eta kontra-indarra behar dute aurre egiteko. Ganga lurpean badago, [[Lurzoru|lurrak]] berak egiten du kontra-indarra. Lurretik kanpo badago, hainbat elementu erabili daitezke kontra-indarra lortzeko, [[hormabular]]rak edo [[Arku (arkitektura)#Bestelakoak|ostiko arkuak]] adibidez.
 
Ganga mota sinpleena ''[[ganga (argipena)#Kanoi ganga|kanoi ganga]]'' da, gehienetan itxura erdi-[[zirkulu|zirkularra]] duena. Berez, kanoi-ganga arku jarraitu bat da, arkuaren diametroa baino handiagoa den luzera badu. Arku bat eraikitzean bezala, aldi baterako euskarri bat ezarri behar da, ''zinbria'' izenekoa, [[giltzarri]]a ipini arte ez baita bakarrik eusten. Gangak atal bakarrean edo [[dobela]]k erabiliz eraiki daitezke, material ugaritan: [[adreilu]]z, [[arroka|harriz]], [[altzairu]]z, [[hormigoi]]z eta abar.
 
Historian zehar, ganga garrantzi handiko elementua izan da, espazio handiak estaltzeko era bakarra baitzen, baina hormigoiaren eta altzairuaren garapenarekin garrantzia galduz joan du [[ateburu|baoburudun]] edo esekitako egituren kaltetan. Hala ere, egun hormigoi armatuzko gangak sarritan erabiltzen dira ingeniaritza zibilean, batez ere [[tunel]]ak eta galeriak eraikitzeko.