Peter Lorre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
[[Aleman]]eraz hezi zuten eta txikia zela familiak [[Viena]]ra jo zuen. Aitak aginduta-edo bankari izateko ikasi zuen, eta horretan jardun sasoi batean, lanetik bota zuten arte. Antzerkiari ekingo dio, inprobisazioaren bidetiko eskola batean izena emanaz; [[psikoanalisi]]aren gaineko interesa ere garai horretan ernatu zitzaion, bizitza osoan kezka izango duen diziplina. Zuzendu zuen film bakarra horren adierazgarri da: "Der Verlorene".
 
Bizpahiru urtean hainbat antzokitan ibiliko da aktore, [[Wrocław|Breslau]], [[Zürich|Zurich]] edo Vienan; 1929an [[BertoldBertolt Brecht|Bertold Brechtek]]ek ''Mann ist Mann'' lanerako [[Berlin]]era ekarri zuen. [[Georg Büchner]] eta [[Frank Wedekind]] idazleen lanak ere taularatu zituen edota Brecht eta [[Kurt Weill]] musikagileak elkar batera sortutako ''Happy End'' lana. [[Fritz Lang]] zinema zuzendariak antzokian ikusi zuen eta ''[[M (1931ko filma)|M]]'' ([[1931]]) filmerako hautatu.
 
[[Nazionalsozialismo|Naziek]] [[1933]]an [[Alemania]]n boterea eskuratutakoan, erbestera bidea egin zuen Lorrek, aurrena [[Paris]]era eta hurrena [[Londres]]era. Han [[Alfred Hitchcock]]ek aukera eman zion gaiztoarena egiteko ''[[The Man Who Knew Too Much (1934ko filma)|The Man Who Knew Too Much]]'', 1934ko filmean.