Flavio Aezio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
Zaldunen agintari bezala zerbitzatu zuen Galian, Felix agintari militarra zen garaian. 433. urtean, Aetiusek berak lortu zuen kargu hau. Hemendik aurrera, Mendebaldeko Inperioko pertsonarik garrantzitsuena bihurtu zen. Italia babestu eta [[barbaro]]en zabalkundea geldiarazi zuen: Galian geldiarazi zituen [[bisigodo]]ak eta [[burgundiar]]rak, irteerarik gabe utzi zituen oraingo [[Savoia]]n. Beste erabaki batzuk, ordea, ez ziren hain ondo hartuak izan. [[Bandalo]]ak Afrika iparraldean finkatzea, adibidez, erabaki hau iragaztezina izan arren.
 
Baina, "Azken Erromatarra" bezala ezagutaraziko zuen kanpaina militarra, hunoen aurkakoa izan zen. Atila, iraindua sentitu zen, [[Valentiniano III.a]] enperadoreak, honen arreba zen Honoria, hari emaztetzat ematea onartu ez zuenean, eta Erromarantz abiatu zen, herria txikitzeko asmoz. Horretarako, [[ostrogodo]], [[gepidiar|gepido]] eta [[eszitareszitiar|eszitarrek]]rek osaturiko gudaroste bat bildu zuen. Baina Aeziok, oso ondo zuzendu zuen bisigodo, [[alano]], [[franko (argipena)|franko]] eta erromatarrez osaturiko bere gudarostea, eta Atilaren aurkako garaipena lortu zuen Chalonseko Zelaietako Guduan, 451. urtean.
 
Atila, baina, bizirik geratu zen, eta bere gudarostea berregin zuen. 452. urtean, [[Erroma]]rantz abiatu zen, berriz ere, txikitzeko asmoarekin. Baina, herriaren harresien parean aurkitzen zela, Leon I.a Aita Santua irten zitzaion bidera, eta Atilaren asmoa desegin zuen.