Anne Franken etxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
26. lerroa:
Ezkutuan zeudenak harrapatu ondoren, ezkutalekua hustu zuten eta baina bertan geratu ziren Frank familiaren eta beraien lagunen gauza guztiak (arropa, altzariak eta objektu pertsonalak). Gobernuaren ondasun bihurtu ziren eta beste Alemaniako familia bonbardatu batzuei banatu zizkieten. Eraikina garbitua izan baino lehen, Miep Giesek eta Beb Voskuijl-ek, zeintzuk familia ezkutuan mantentzen lagundu zuten, bertara itzuli ziren polizia holandesen aginduen aurka eta objektu pertsonal batzuk berreskuratu zituzten. Haien artean, ''[[Anne Franken egunkaria]]'' zegoen.
Liburua argitaratu eta denbora gutxira, bisitariak agertu eta gela sekretua ikusi nahi izan zituzten, hasiera oso modu informalean bazen ere. Baina 1955an, bertako enpresa lokal berrietara eraman zen eta bloke osoa saldu zen. Eraikina higiezinen agente batengana iritsi zen, non eraisteko asmoa izan zuen [[fabrika]] bat eraikitzeko. Eraikina babesteko kanpaina bat hasi zen, bere egoeran gorde ahal izateko, ''Het Vrije Volk'' egunkari holandesaren bitartez. Babesa 1955eko azaroaren 23an lortu zen. Anne Frank fundazioa, bere aita, [[Otto Heinrich Frank|Otto Frankek]]ek eta Johannes Kleimanek sortu zuten 1957ko maiatzaren 3an, diru bilketa egiteko eta horrela eraikina erosi eta leheneratzeko. Urte horretako urrian, eraikin hori zeukan enpresak fundazioari eman zion, borondate ona agertzeko asmoz. Bildutako diru hori alboan zegoen etxea erosteko erabili zuten, 265 zenbakiarekin blokean zeuden eraikinak eraitsi baino lehen.
 
Azkenik eraikina jendaurrean 1960an ireki zen.