Mercalli eskala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa: gas
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa:
'''Mercalli eskala''' [[lurrikara]]k neurtzeko eskala kuantitatibo bat da. Berau inguruan bizi diren pertsonek jasandako suntsipenetan oinarritzen da. [[Giuseppe Mercalli]] [[geologo]] [[italia]]rrak sortu zuen eta 12 puntutan zatitzen da. Geroago hainbat aldaketa izan ditu zuzenago egiteko:
 
#* I '''Instrumentala''' - Ez da somatzen.
#* II '''Somatzeko zaila''' - Pertsona gutxik somatzen dute, batez ere eraikin handietako goiko solairuetan daudenak.
#* III '''Motela''' - Etzanda daudenek edo eremu zurrun batean kokatutakoek somatzen dute.
#* IV '''Igartzeko adinakoa''' - Etxe barruan kokatutako gehienek somatzen dute, kanpoan daudenek ere.
#* V '''Nahiko nabarmena''' - Edonork suma dezake. Lo dagoena esna daiteke.
#* VI '''Nabarmena''' - [[Zuhaitz]]ak eta argiak mugitu egiten dira, [[alarma]]k berez pizten dira eta apaletako gauzak eror daitezke.
#* VII '''Oso nabarmena''' - Alarma orokorra. [[Horma]] eta zapaiako [[igeltsu]]an arraildurak sortzen dira.
#* VIII '''Suntsitzailea''' - Mugitzen ari diren [[automobil|autoetan]] igartzen da, [[tximinia]]k erortzen dira eta erikin eskasak eror daitezke.
#* IX '''Hondatzailea''' - Zenbait etxe erortzen dira, [[hoditeria]]n apurketa ugari.
#* X '''Dohakabea''' - Arraildura nabarmenak lurraren azalean, [[trenbide]] suntsituak eta [[lur-jauzi]]ak arruntak dira.
#* XI '''Oso-dohakabea''' - Oso etxe gutxik irauten dute zutik, zubiak erortzen dira, zerbitzu guztiak ([[argindar|elektrizitatea]], [[ur]]a, [[gas]]a, [[tren]]ak) moztu egiten dira. [[Lur-jauzi]] nabarmenak.
#* XII '''Katastrofikoa''' - Suntsipen orokorra. Objektuak hegaz, [[ibai]]en ibilguetan eta [[topografia]]n aldaketa nabarmenak.
 
Ikusten denez, lehenego 5ak gizakiak berak somatzen duenaren arabera egiten dira, eta hau inkesta bitartez egin ohi da. Besteak eraikinen suntsiduraren arabera neurtzen da.