Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
{{Gaixotasun infotaula}}
 
Bularreko minbizia, bularreko ehunean garatzen den [[minbizi]] mota da. Bulto bat bularrean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Breast Cancer|hizkuntza=en|url=http://www.cancer.gov/cancertopics/types/breast|sartze-data=2017-03-09}}</ref>, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea, [[titiburu]]en jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. Gaixotasuna oso garatuta badago mina, [[Guruin linfatiko|guruin linfatikoen]] hantura, arnasa hartzeko zailtasuna edo azal horixka ere ager daitezke.
 
Bularreko minbizia pairatzeko arrisku faktoreen artean emakumezkoa izatea, [[Obesitate|obesitatea]], sedentarismoa, alkoholaren kontsumoa, [[Menopausia|menopausian]] zehar tratamendu hormonala jasotzea, [[erradiazio ionizatzailea]], lehen hilekoa izatean oso gaztea izatea, seme-alabak berandu izatea edo ez izatea, adina eta aurrekari familiarrak dira. Kasuen %5-10 inguru gene herentziagatik ematen dira; besteak beste, [[BRCA1]] eta [[BRCA2]] geneak. Bularreko minbizia gehien bat [[hodi galaktoforoen]] zeluletan baita sinu galaktoforoen zeluletan agertzen da. Hodietan garatzen diren minbiziak hodi kartzinomak deitzen dira eta lobuluetatik garatu direnak berriz, lobulu kartzinoma. Hauetaz gain, beste 18 bularreko minbizi azpimota daude. Minbizi batzuk, adibidez hodi kartzinoma, aurreko lesioetatik garatzen dira. Bularreko minbiziaren diagnostikoa egiaztatzeko biopsia egiten da. Behin ziurtatuta, beste froga batzuk egin daitezke minbiziaren hedapena eta tratamenduekiko erantzuna aztertzeko.
17

edits