Bularreko minbizi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Bularreko minbizia, bularreko ehunean garatzen den [[minbizi]] mota da. Bulto bat bularrean, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea, [[titiburu]]en jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. Gaixotasuna oso garatuta badago mina, [[Guruin linfatiko|guruin linfatikoen]] hantura, arnasa hartzeko zailtasuna edo azal horixka ere ager daitezke.
 
Bularreko minbizia pairatzeko arrisku faktoreen artean emakumezkoa izatea, [[Obesitate|obesitatea]], sedentarismoa, alkoholaren kontsumoa, [[Menopausia|menopausian]] zehar tratamendu hormonala jasotzea, [[erradiazio ionizatzailea]], lehen hilekoa izatean oso gaztea izatea, seme-alabak berandu izatea edo ez izatea, adina eta aurrekari familiarrak dira. Kasuen %5-10 inguru gene herentziagatik ematen dira; besteak beste, [[BRCA1]] eta [[BRCA2]] geneak. Bularreko minbizia gehien bat [[hodi galaktoforoen]] zeluletan baita sinu galaktoforoen zeluletan agertzen da. Hodietan garatzen diren minbiziak hodi kartzinomak deitzen dira eta lobuluetatik garatu direnak berriz, lobulu kartzinoma. Hauetaz gain, beste 18 bularreko minbizi azpimota daude. Minbizi batzuk, adibidez hodi kartzinoma, aurreko lesioetatik garatzen dira. Bularreko minbiziaren diagnostikoa egiaztatzeko biopsia egiten da. Behin ziurtatuta, beste froga batzuk egin daitezke minbiziaren hedapena eta tratamenduekiko erantzuna aztertzeko.
 
Sendatzeko aukerak minbizi motaren, hedapenaren eta banakoaren adinaren araberakoak dira. Biziraupen tasak altuak dira herrialde garatuetan, baina herrialde txiroetan oso baxuak dira. Mundu mailan honako hau emakumeetan ematen den minbizi ugariena da.
 
== Seinaleak eta sintomak ==
Bularreko minbiziaren lehen adierazlea, gainerako bular ehunarekiko ezberdina den bulto bat nabaritzea da. Bularreko minbizien %80a horrela detektatzen da. Minbizi goiztiarrenak [[mamografia]] batekin aurkitzen dira. Besapeko [[gongoil linfatikoen]] hantura edo bultoek ere minbizia adieraz dezakete.
[[Fitxategi:Breast Cancer.png|ezkerrera|thumb|207x207px]]
Beste adierazle batzuk ondorengoak izan daitezke: titi baten ehunaren loditzea, bular bat bestea baino nahiko handiagoa izatea, titi buruaren leku aldaketa edo forma aldaketa, azala sakondu edo zimurtzea, titi buruaren edo areolaren gorritzea, titi buruen jariatze anormalak, min konstantea titian edo besapean eta hantura besapean edo lepauztaian. Mina ez da irizpiderik fidagarriena minbizi bat diagnostikatzeko orduan, baina homeostasiaren galeraren seinalea izan daiteke.
15. lerroa:
Hanturazko bularreko minbiziak ez duenez bultorik eragiten, diagnostikoaren atzeratzailea izan daiteke.
 
Batzuetan, bularreko minbiziak [[Metastasi|metastasia]] sor dezake; hau da, minbizia beste organo batzuetara zabaltzea. Metastasiaren sintomak eremuaren araberakoak izango dira. Ohiko eremuak hezurrak, [[Gibel|gibela]], [[Birika|birikak]] eta [[Garun|burmuina]] dira. Bat-bateko pisu galera ere minbiziaren adierazle izan daiteke. Kontuan hartu behar da metastasiaren eta beste hainbat gaixotasunen sintomak berdinak direla. Hauei, sintoma ez espezifikoak esaten zaie.
 
Bultoen %20a inguru kantzerosoak izango dira eta besteak onberak izango dira. Hala ere, bulto guztiak medikuarenean aztertzea gomendatzen da badaezpada ere.
31. lerroa:
Tabakoa erretzeak bularreko minbizia sor dezake. Zenbat eta gazteago hasi erretzen eta zenbat eta gehiago erre, orduan eta errazagoa izango da minbizia izatea. Erretzaile erregularrak direnetan, arriskua %35-50ean handitu egin zen. Ariketa fisikoaren falta kasuen %10ei egotzi zaie. Izan ere, denbora luzez eserita egotea bularreko minbizi heriotza tasa altuarekin erlazionatu da. Arriskua ez da desagertuko ariketa fisikoa eginez, baina murriztu daiteke.
 
Beste asoziazio bat egin da [[antikonzeptibo hormonalen]] eta bularreko minbizi premenstrualaren artean, baina debatea oraindik irekita jarraitzen du. Hala ere, haien eragina minbiziaren gainean oso txikia da.
 
Edoskitze eta bularreko minbiziaren arteko erlazioa ez da oraindik guztiz ezarri.
 
Dietak ordea, eragina duela frogatu egin da. Arriskua areagotuko duten jakien artean, koipe ugariko elikagaiak, alkohol kopuru handiak eta obesitatearekin erlazionatutako [[kolesterol]] maila handiak izango dira. Dietako [[iodo]] faltak ere nolabaiteko eragina izan dezake, baina fibrarena ezin izan da guztiz frogatu.
 
Beste arrisku faktore bat [[Erradiazio-kutsadura|erradiazioa]] eta hainbat substantzia kimiko izango dira. Mamografia batean jasotako erradiazioa oso txikia bada ere, urtero plaka bat egin zaien 40 eta 80 urteko emakumezkoen artean milioi batetik 225ek minbizia pairatuko dute.
 
=== Genetika ===
44. lerroa:
Senidea lehen mailakoa baldin bada (ama), bularreko minbizia garatzeko arriskua 40 eta 50 urteen artean populazio orkorraren bikoitza da.
 
Kasuen %5ean baino gutxiagotan, genetikak rol garrantzitsuagoa betetzen du heredagarria den bular-obulutegi minbizi sindromea sortuz. Honek, BRCA1 eta BRCA2 gene mutazioaren eramaileak hartzen ditu barne. Mutazio hauek eragin genetikoaren %90a hartzen dute eta hauek minbizia sortzeko portzentaiak %60-80koak dira. Beste mutazio garrantzitsu batzuk, ''p53'' ([[Li-Fraumeni sindrome|Li-Fraumeni sindromea]]), ''PTEN'' ([[Cowden sindromea]]) eta ''STK11'' ([[Peutz – Jeghers sindromea]]) izango dira, besteak beste.
 
=== Osasun egoera bereziak ===
Titien hainbat aldaketa, esaterako hodietako hiperplasia atipikoa eta kartzinoma lobularra, zeintzuk bular fibrokistikoetan aurkitu diren, bularreko minbizia pairatzeko arrisku handiago batekin erlazionatuta daude. Diabetes mellitusak ere bularreko minbizia pairatzeko arriskua areagotu dezake. Horrez gain, gaixotasun autoimmiuneek, adibidez [[lupus eritematosiak]], bularreko minbizia pairatzeko aukerak areagotzen dituzte. 
 
=== Fisiopatologia ===
Bularreko minbizia, gainerako minbiziak bezala, kanpoko faktore baten eta genetikoki sentibera den hartzaile baten arteko interakzio baten ondorioz gertatzen da. Zelulak kantzeroso bihurtzen dira kontrola galdu eta zatitzeari ezin diotenean utzi. Aldi berean, ez dira beste zelulekin elkartuko eta ez dute heriotza programatua burutuko.
 
Zelulek [[heriotza programatua]] egiten dute jada beharrezkoak ez direnean. Momentu hori iritsi arte, hainbat proteinek eta bide metabolikok heriotzatik babesten dituzte. Bide horien artean [[PI3K/AKT]] eta [[RAS/MEK/ERK]] bideak dauzkagu. Batzuetan, bide hauek kodetzen dituzten geneak mutatuta daude eta etengabe piztuta geratuko dira. Ondorioz, zelulak ezingo du heriotza programatua burutu bere momentua iristerakoan. Normalean, [[PTEN proteinak]] ixiltzen du PI3K/AKT bidea zelula heriotzara bideratua izan behar denean. Hainbat bularreko minbizitan, PTEN proteina mutatuta dago eta PI3K/AKT bidea piztuta geratzen da.
 
Bularreko minbizira eraman gaitzaketen mutazioak [[estrogenoari]] lotu izan dira sperimentalki.
 
[[Estroma]] eta [[epitelio]] zelulen arteko hazkuntza faktoreen seinalizazio bereziak ere zelula hazkuntza kaltegarria bultza dezake.
 
Bularreko eta obulutegietako minbiziak pairatzeko familiako tendentzia bularreko-obulutegietako minbiziaren sindrome hereditarioa deitzen da; normalean, gaixotasun bera pairatu duten lehen edo bigarren mailako senide bat duten emakumeek dute sindromea.
 
Hauen artean gehien ezagutzen diren mutazioak, BRCA mutazioak dira. [[p53]], [[BRCA1]] eta [[BRCA2]] esaterako, DNAren akatsak konpontzeko mekanismoetan agertutako mutazioak dira. Zuzenean heredatu edo jaio ostean ager daitezke. Hauek, beste mutazio batzuk aktibatzen dituzte, zeintzuek kontrolik gabeko zatiketa, atxikidura eza eta metastasia ahalbidetzen duten.
 
[[GATA-3]] k, estrogeno errezeptorearen (ER) eta bereizmen epitelialarekin erlazionatutako beste gene batzuen espresioa kontrolatzen du zuzenean. Hortaz, honen galerak, bereizmen galera dakar minbizi zelulen eta metastasiaren agerpenaren ondorioz. 
 
== Diagnostikoa ==
71. lerroa:
=== Sailkapena ===
Bularreko minbiziak sailkatzeko graduazio sistema desberdinak erabiltzen dira.
* '''Histopatologia.''' Bularreko minbiziak itxura histologikoaren arabera sailkatzen dira gehienbat. Normalean epitelioak hodiak edo lobuluak ixten ditu eta hauei hodietako edo lobuluetako kartzinoma esaten zaie. ''[[In situ kartzinoma]]'' eremu jakin bateko (kasu honetan bularreko ehuneko) ehunean agertzen diren zelulak izango dira. Hauek ez dute inguruko ehunik kutsatuko. [[Kartzinoma inbasoreak|''Kartzinoma inbasorea''k]] aldiz, beste ehun batzuetara pasako dira.
 
* '''Gradua.''' Graduak zelula kantzerosoen eta zelula osasuntsuen itxurak konparatzen ditu. Izan ere, zelula kantzerosoek bereizmena galtzen dute eta desantolatu egiten dira. Gainera, kontrolik gabeko zelula zatiketa ematen da.
* '''Estadioa.''' [[TNM sistema]] erabiltzen da non tumorearen tamaina (T), tumorea gongoil linfatikoetara pasa den (N) eta metastasia gertatu den (M) kontuan hartzen dira. Zenbat eta tamaina, hedapen linfatiko eta metastasi gehiago izan orduan eta kaltegarriagoa izango da.
** 0 estadioa: kantzer aurreko egoera da. Edo in situ hodietako kartzinoma edo in situ lobulu kartzinoma.
** 1-3 estadioa: bular eta lobulu linfatikoetan ematen denean.
89. lerroa:
Emakumezkoen bularreko minbizia pairatzeko probabilitatea murriz dezakete pisu osasuntsua mantenduz, alkohol gutxiago edanez, fisikoki aktibo izanez eta edoskitzearekin. Ariketa fisiko lasaia emakumezko guztietan lagungarria suertatu da; ariketa fisiko ugari egiteak aldiz, bularreko minbizia pairatzeko arriskua %14 batean murriz dezake. Honegatik, oso garrantzitsua da ariketa fisiko erregularra eta dieta osasuntsua egitea.
 
[[Zitrikoek]] ere minbizi arriskua %10 murriz dezaketela frogatu da.
 
[[Omega-3]] duten gantz azidoek ere arriskua murriz dezakete.
 
=== MasektomiaMastektomia ===
Minbizia diagnostikatu baino lehenagoko bi bularren erauzketa egitea ohiko da BRCA1 eta BRCA2 gene mutazioak dituzten pertsonetan. Izan ere, mutazio hauek bularreko minbizia izateko aukerak asko handitzen dituzte. BRCA testa egitea gomendatzen da aurrekari familiarrak dituzten pertsonetan, beti ere medikuak genetikoki esanguratsuak diren datuak existitzen direla badaki. Honek esan nahi du ez dela test rutinarioa, baizik eta kasu berezietan egiten dena.
 
=== Botikak ===
Estrogenoaren hartzaile moduladoreek bularreko minbizia pairatzeko arriskua murrizten dute, baina aldi berean tronboenbolismoa eta endometrioko[[endometrio]]<nowiki/>ko minbizia izateko aukerak areagotzen dituzte. Ez dira gomendagarriak prebentziorako baina bai minbizia izateko aukera handiak dituzten emakumezkoetan.
 
== Froga medikoak ==
Hauek minbiziaren diagnostiko goiztiarra lortzeko erabiltzen diren frogak dira. Hauen artean, titien azterketa, mamografia, froga genetikoak, [[ultrasoinuak]] eta [[erresonantzia magnetikoak]] dauzkagu.
[[Fitxategi:Mammo breast cancer.jpg|thumb|256x256px]]
Titien azterketa etxean bertan edo medikuarenean egin daiteke. Honako hau ez da metodorik efektiboena; izan ere, behin bultoa nabarigarria izan, nahiko garatuta dagoela esan nahi du. Mamografietan [[X izpiak]] erabiltzen dira bularretan masa edo bulto arrotzak dauden ikusteko. Froga honetan zehar titiak zapaltzen dira eta argazkiak ateratzen dira angelu desberdinetatik.
 
Prebentzio programak oso garrantzitsuak dira. Euskal Herrian [[Osakidetzatik]] 50-69 urte dituzten emakumeei urtero mamografia bat egiteko aukera ematen zaie. Izan ere, emakumezkoen artean heriotza gehien sortzen dituen gaixotasuna baita. Hala ere, mamografia maiz egiteak erradiazio kopuru txiki bat gehitzen dio gorputzari.
 
== Tratamendua ==
Hainbat faktoreren araberakoa da esaterako, minbiziaren estadioa eta gaixoaren adina. Tratamenduaren agresibitatea pazientearen pronostikoaren eta minbizaren errekurrentziaren araberakoa izango da.
 
Bularreko minbizia ebakuntza baten bidez tratatzen da normalean eta gero, kimioterapia, radioterapia edo biekin. [[Antigorputz monoklonalak]] edo beste tratamendu inmunologiko batzuk erabili daitezke metastasi batzuen kasuan.
 
=== Ebakuntza ===
Ebakuntzan tumorea kentzen da inguruko ehun apur batekin batera. Nodulu linfatiko batzuk ere ken daitezke biopsia egiteko edota kaltetuta daudelako. Ebakuntza ohikoetan zera egiten da:
[[Fitxategi:Mastectomie 02.jpg|thumb|277x277px|Eskuineko bularraren mastektomia]]
* MasektomiaMastektomia: bular osoaren erauzketa.
* Kuadrantektomia: bularraren laurden baten erauzketa.
* Tumorektomia: bularraren zati txiki baten erauzketa.
122. lerroa:
Ebakuntzaren ostean erabilitako botikak, botika laguntzaileak deitzen dira. Gaur egun honelako hiru botika talde nagusi daude: agente hormona blokeatzaileak, kimioterapia eta antigorputz monoklonalak.
* '''Hormona blokeatzaile terapia'''
Bularreko minbizi batzuek, estrogenoa behar dute hazten jarraitzeko. Hauek identifikatzeko, azaleran haien azaleran estrogeno hartzaileak (ER+) eta progesterona errezeptoreak (PR+) dauden begiratzen da. ER+ minbiziak errezeptoreak blokeatuko dituzten botikekin trata daitezke, adibidez [[tamoxifenarekin]], edo bestela estrogenoaren produkzioa blokeatu daiteke inhibitzaile aromatasa batekin; adibidez, [[anastrozola]] eta [[letrozola.]]
 
Tamoxifenaren erabilera 10 urteko eperako gomendatzen da. Letrozola aldiz, 5 urterako. [[Aromatasa inhibitzaileak]], menopausia pasa duten emakumeentzat dira egokiak. Izan ere, aromatasa aktiboa ezberdina da emakume premenopausiko eta postmenopausikoetan. Hortaz, agente hauek ez dira efektiboak izango aromatasa hori ezabatzeko. Aromatasa inhibitzaileak ez litzaieke eman behar haien obarioak funtzionatzen hasi ez diren emakume premenopausikoei, ez badute beste botika bat hartzen aldi berean obarioen funtzionamendua eteteko.
* '''Kimioterapia'''
2-4 estadioen artean dauden bularreko minbiziak tratatzeko erabiltzen da batez ere eta efektiboa da estreogeno errezpetore negatiboa dutenentzat. Kimioterapiaren botikak konbinatu egiten dira 3-6 hilabeteko aldian. Preskripzio ohikoenetariko bat “AC” deitzen da. Honek, ziklofosfamida eta doxorubizina konbinatzen ditu. Batzuetan, taxano bat (esaterako dozetaxela) erabiltzen da eta orduan “CAT” tratamendua izango da. Beste ohiko tratamendu batean, ziklofosfamida, metotrexatoa eta fluorouraziloa erabiltzen dira, “CMF”.