Atlas (hezurra): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
 
== Albo masak ==
'''Albo masek''' kubo baten itxura dute hein batean, horregatik 6 aurpegi ikasten dira. Aurre aurpegian aurre arkua txertatzen da. Atze aurpegian atze arkua txertatzen da. Erdi aurpegiak orno foramenaren albo pareta osatzen du, honen aurre herenean tuberkulu bat aurkitzen dugu, bertan atlasaren zeharkako lotailua txertatzen da. Goi aurpegiak oinzola edo kakaues itsura du, hobi glenoideoa da, gorantz eta medialki zuzentzen da, ahurra zentzu guztietan, eta dagokion kondilo okzipitala jasoko du. Beheko aurpegia beheruntz begira dago, eta medialki axisaren apofisi artikularrarekin giltzatzen da.
 
Alboko aurpegiak zeharkako apofisi bat aurkezten du, dituen bi sustraien bidez (aurre eta atzekoak) albo masetara lotzen da, apofisi horiek zeharkako hobia aurkezten dute zeinetatik orno arteria pasatzen den eta tuberkulu batean amaitzen direnak. Goiko arkua alboko masarekin elkartzen den gune gainean orno arteriaren muxarradura dago. Orno arteria zeharkako zuloa igaro ondoren biratu eta muxarradura horretan kokatzen da, atzeko mintz atlanto-okzipitala zulatu eta honela hodi errakideoan sartzeko.