Lepauztai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
8. lerroa:
 
=== Aurpegiak ===
'''Goiko aurpegia''': Larruazalaren eta [[platisimo]] muskuluaren azpian kokatzen da. Laua da bere ia azalera osoan eta zenbait muskuluren insertzioei dagokien goraguneak dauzka. Muskulu hauek honakoak dira:
* [[Deltoide (anatomia)|Deltoidesa]]: hezurraren alboko herenaren aurrekaldean kokatzen da eta sorbaldaren azaleko muskuluetako bat da.
* [[Trapezio (muskulua)|Trapezioa]]: alboko herenaren atzekaldean insertatzen da.
27. lerroa:
 
'''Mutur esternala''': Hezurraren zati handiena da. Azalera artikular triangeluar bat dauka, hezurraren azpiko aurpegian luzatzen dena, [[Bularrezur|esternoi]] eta lehen sahiets kartilagoarekin lotzeko. Azalera artikular hau zimurtasunez beteta dago, lotailu eta disko artikularren inserzioen eraginez sortuak.
 
== Funtzioak ==
Lepauztaiak hainbat funtzio betetzen ditu:
 
- Eskapula eta goiko gorputz-adarra eusten ditu. Goiko gorputz-adarra toraxetik aldenduta mantentzen du, honek mugimendu zabalagoak egin ditzan ahalbidetzeko. Honez gain, eskapulari libreki mugitzea ahalbidetzen dio horma torazikoan zehar.
 
-Kanal zerbikoaxiala estaltzen du, goiko gorputz-adararen pakete neurobaskularra babestuz.
 
- Impaktu fisikoak goiko gorputz-adarretik eskeleto axialera bideratzen ditu.
 
== Garapena ==
Lepauztaia enbrioi-garapenean hezurtzen hasten den lehen hezurra da, haurdunaldiko 5-6.asteetan zehar. Hala ere, hezurtzapena bukatzen azken hezurra da, 21-25 urterekin amaitzen da prozesu hau. 748 gizonezko eta 452 emakumezko aztertu zituen ikerketa batean, 5-6 mm-ko desberdintasuna aurkitu zuten 18-20 eta 21-25 urteko subjektuen bi taldeen artean.
 
Mutur laterala mintzezko [[hezurtzapen]]-prozesuaren bidez hezurtzen da. Alde medialak, aldiz, [[hezurtzapen endokondrala]] burutzen du.
 
== Argazki-galeria ==