Atlas (hezurra): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
atalburuen formatua
1. lerroa:
{{Anatomia infotaula|Atlas=}}
 
'''Atlas hezurra''' bizkar-hezurreko lehenengo hezurra da, lehen ornoa C1. Orno honek burua eusten du hezur okzipitalarekin lotzerakoan. Izena mitologia grekotik datorkio, Atlas titanarekin alderatua izanik Lurra eustera zigortua izan zena.e
 
7 ⟶ 5 lerroa:
 
== Aurre arkua ==
'''Aurreko arkua''' bere bi sustraien bidez (eskuin eta ezkerrekoa) albo masen aurre aurpegiekin lotzen da. Goi ertz bat du zeina hezur okzipitalera lotzen den aurre mintz atlanto-okzipital bidez, beheko ertza axisera lotzen da aurre mintz atlanto-axial bidez. Arku honek aurre aurpegi bat du non erdi lerro prominente bat aurkitzen dugun: atlasaren aurre tuberkula, bertan gune aurre-bertebraleko hainbat muskuluen lotuneak aurkitzen dira. Arkuaren atze aurpegia guztiz ganbilaahurra da, erdi-lerroan itsura obaladun depresio bat dago eta bere ertz nagusia norabide bertikalean duelarik, hono hobitxo odontoideoa deritzo eta izenak berak dioen bezala bertan axisaren apofisi odontoideoa lotzen da (zehatzago apofisi horren aurre aurpegia), honela erdiko atlanto-axial giltzaduran parte hartuz.
 
== Atze arkua ==
'''Atze arkua''' aurrekoa baino luzeagoa da, albo masen atze aurpegian txertatzen da bere bi sustraien bidez. Honen goi ertza atze mintz atlanto-okzipitalaren lotunea da eta azpi ertzean atze mintz atlanto-axiala lotzen da, zeina bizkar hezurreko lotailu-horiko lehenengo mintz bezala kontsideratzen den.
 
Atze arkuaren aurre aurpegia ahurra da, orno foramenaren atze pareta osatzen du maila honetan, bestalde aurre arkuak ez du osatzen orno foramenaren aurre pareta, izan ere axisaren prozesu odontoidea eta atlasaren zeharkako lotailuarengatik orno-muinaren aurre aurpegia erdiko giltzadura atlanto-axialarekin kontaktuan aurkitzen da. Aurrekoa oso garrantzitsua da giltzadura horren mailako haustura bat emanez gero axisaren "hortza"k hobi errakideoan protusioa eragiten du eta justu ibilbide horretan orno-muinak trantsizioa egiten du muin oblongatuarekin, minduta gerta daitekeena eta bihotz eta arnas zentruak daudenez bat-bateko heriotza gertatu daiteke. Atze aurpegiak erdi lerroan atze tuberkulua aurkezten du zeina bifidoa izan daitekeen ala ez, honetan gune okzipitaleko hainbat muskuluren lotuneak aurkitzen dira: adibidez atze muskulu zuzen txikia.
 
== Albo masak ==