Bularreko minbizi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Ohar medikoa}} Bularreko minbizia, bularreko ehunean garatzen den minbizi mota da. Bulto bat bularrean, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea, titi buruen...»
 
t barne lotura zuzenketa
1. lerroa:
{{Ohar medikoa}}
 
Bularreko minbizia, bularreko ehunean garatzen den [[minbizi]] mota da. Bulto bat bularrean, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea, [[titi buruentitiburu]]en jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. Gaixotasuna oso garatuta badago mina, [[Guruin linfatiko|guruin linfatikoen]] hantura, arnasa hartzeko zailtasuna edo azal horixka ere ager daitezke.
 
Bularreko minbizia pairatzeko arrisku faktoreen artean emakumezkoa izatea, [[Obesitate|obesitatea]], sedentarismoa, alkoholaren kontsumoa, [[Menopausia|menopausian]] zehar tratamendu hormonala jasotzea, [[erradiazio ionizatzailea]], lehen hilekoa izatean oso gaztea izatea, seme-alabak berandu izatea edo ez izatea, adina eta aurrekari familiarrak dira. Kasuen %5-10 inguru gene herentziagatik ematen dira; besteak beste, [[BRCA1]] eta [[BRCA2]] geneak. Bularreko minbizia gehien bat hodi galaktoforoen zeluletan baita sinu galaktoforoen zeluletan agertzen da. Hodietan garatzen diren minbiziak hodi kartzinomak deitzen dira eta lobuluetatik garatu direnak berriz, lobulu kartzinoma. Hauetaz gain, beste 18 bularreko minbizi azpimota daude. Minbizi batzuk, adibidez hodi kartzinoma, aurreko lesioetatik garatzen dira. Bularreko minbiziaren diagnostikoa egiaztatzeko biopsia egiten da. Behin ziurtatuta, beste froga batzuk egin daitezke minbiziaren hedapena eta tratamenduekiko erantzuna aztertzeko.