Diartrosi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Diartrosiak giltzadura mota bat dira. Mugimenduari dagokionez, hiru giltzadura mota daude: sinartrosiak, anfiartrosiak eta diartrosiak. Sinartrosiak ez dira ezer ere ez mugitzen...»
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
 
No edit summary
1. lerroa:
Diartrosiak [[giltzadura]] mota bat dira. Mugimenduari dagokionez, hiru giltzadura mota daude: [[Sinartrosi|sinartrosiak]], [[Anfiartrosi|anfiartrosiak]] eta diartrosiak. Sinartrosiak ez dira ezer ere ez mugitzen eta anfiartrosiak oso gutxi mugi daitezke; diartrosiek, berriz, mugitzeko gaitasun handiena daukate.
 
=== Diartrosien egitura ===
Hezurren artean hutsun bat dago eta hori [[Giltzadura kapsula|giltzadura kapsulaz]] babestuta dago. Honek bi atal dauzka: kanpokaldetik, zuntzezko kapsula bat (honen kanpoan lotailuak egongo dira) eta barnekaldetik, [[sinobia mintza]]. Sinobia mintzetik, [[Likido sinobial|likido sinobiala]] askatzen da (likido honen dentsitatea oso handia da). Likido irristakorra da eta giltzadura-kartilagoak osasuntsu daudenean, mugimenduak egitea ahalbidetzen digu.
 
=== Diartrosi motak ===
Homomorfikoak:
* [[Artrodia]] (laua): irristadura ahalbidetzen dute. Adibidez, ornoen giltzadura apofisien artekoak.
* [[Zela formakoa]]: aurpegi artikularrak ahurrak eta ganbilak dira aldi berean. Irristadura moduko bat ematen da. Famatuena lehenengo karpometakarpianoa da (eskuarekin pintza mugimendua ahalbidetzen duena) tximinoengandik bereizten gaituelako, gure garunaren garapena eragin baitzuen. Beste adibide bat lepauztaila eta bularrezurraren kirtenaren artean dagoen giltzadura izan daiteke.
Heteromorfikoak:
* [[Troklea]] edo polea giltzadura (ginglimoa): aurpegi bat biribila da eta bestea zilindrikoa, hau bestean sartuta dago. Flexioa eta estentsioa ahalbidetzen du. Adibidez, humero eta kubitoaren artean dagoena.
* [[Trokoide (giltzadura)|Trokoidea]]: ardatz moduko egitura bat, egitura biribil batengatik inguratuta egongo da. Ardatzaren inguruko biraketa soilik ahalbidetuko du. Adibidez: Atlas eta Axisaren hortzaren arteko giltzadura, eta eskuko supinazio eta pronazioa ahalbidetzen duen giltzadura, humero eta erradioaren artekoa, hain zuzen ere.
* Enartrosia: hutsune borobil bat eta bertan sartzen den buru semiesferikoaz osatuta dago. Adibidez, aldakaren giltzadura, hankaren tolespena, hedapena, hurbilketa, urrunketa, biraketa eta zirkundukzioa ahalbidetzen duena.
* Kondileoa: buru bat eta ia laua den beste aurpegi batez osatuta dago. Adibidez, falange eta metakarpoaren artean dagoena, hatzamarraren tolespena, hedapena, hubilketa, urrunketa eta zirkundukzioa ahalbidetuko duena. Honek, bestetik ez du biraketarik ahalbidetuko, baina hezur okzipitaleko giltzadura kondileoak, berriz, bai.
* Elipsoideoa: hauek bakarrik aurki ditzakegu orkatila eta eskumuturrean, zirkundukzioa, tolespena, hedapena, hurbilketa txiki bat eta hurrunketa ahalbidetuko du.