Amparo Gastón: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
27. lerroa:
 
[[1946]]ko [[urriaren 8]]an ezagutu zuen Amparok Rafael Múgica Celaya Donostiako liburudenda batean eta eta [[1986]]ra arte ez baziren ezkondu ere, harremanetan hasi ziren berehala. Eragin izugarria izan zen poetarentzat eta hark eman zion dizdira<ref>http://www.diariovasco.com/20091125/cultura/fallece-amparo-gaston-companera-20091125.html</ref>. Bien artean sortu zuten ''Norte'' poesia aldizkaria [[Donostia]]n eta hainbat ekintza eta tertuliatan hartu zuten parte. [[1966]]an, [[Antonio Machado]]ri [[Baeza]]n eginiko omenaldian izan ziren eta baita [[1968]]an [[Federico García Lorca|Lorca]]ri [[Brasil]]ean egindakoan ere.
 
[[1956]]an, [[Donostia]] utzi eta [[Madril]]era joan ziren bizitzera. [[Gabriel Celaya|Celaya]]k utzita zuen, jada, familiaren enpresan burutzen zuen ingeniari-lana eta literaturan murgildu ziren biak.
 
[[1986]]an ezkondu ziren, baina hasieratik bizi ziren elkarrekin. [[1991]]n hil zen [[Gabriel Celaya|Celaya]] eta Amparitxuk hartu zuen haren lanen ardura. Gipuzkoako Aldundia da poetaren liburutegi eta dokumentuen jabe eta alargunak izango du haiekiko harremana. Era berean, urtero jarraituko du uda [[Donostia]]n pasatzen, senarra bizirik zuenean egiten zuten bezala.