Helenizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Helenismoa''' Antzinako Greziako kultura Greziako mugetatik kanpo garatu zena adierazteko erabili ohi den hitza da, lehenbizikoz Johann Gustav Droysen alemaniar hi...»
 
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Helenismoa''' [[Antzinako Grezia]]ko kultura [[Grezia]]ko mugetatik kanpo garatu zena adierazteko erabili ohi den hitza da, lehenbizikoz [[Johann Gustav Droysen]] alemaniar historiagileak erabili zuena [[XIX. mende]]an. Bi arotan banatu ohi da: [[Garai helenistikoa|alexandriarra]] eta helenistiko erromatarra. Lehen aroak [[Alexandria]] izan zuen gune nagusia eta [[Alexandro Handia]]ren heriotzatik ([[K. a. 323]]) erromatar inperioak Grezia konkistatu artekoa hartzen du; bigarrena erromatarren konkistatik hasi eta [[Atenas]]ko filosofia eskolak [[Justiniano I.a]] enperadorearen aginduz itxi ziren artekoa ([[K. a. 146]] - K. o. [[529]]).
 
[[Fitxategi:MacedonEmpire.jpg|thumb|400px|[[Alexandro Handia]]ren konkisten mapa, K. a. 334–323.]]
Helenismoarekin, kultura klasikoaren egitura politikoa izan zen estatu-hiriaren ([[polis]]) gainbehera etorri zen; horrekin batera, ekialdeko monarkiak sendotu ziren, eta burokrazia indartsu bat antolatu; jendeak parte gutxiago hartzen zuen politikan, eta moralaren, filosofiaren eta literaturaren alorreko indibidualismoa nagusitzen hasi zen; berezko greziar erlijioak bere lekua utzi zien, hein handi batean, ekialdeko erlijioei, lehenik, eta [[kristautasun]]ari, azken aldian. Jakintzaren eremuan, [[filosofia]]k [[logika]]ren eta [[moral]]aren bidea hartu zuen batez ere; zientzia jakin batzuek aurrerabide handia izan zuten: [[matematika]], [[medikuntza]], [[fisika]] eta [[geografia]]. Arte figuratiboetan errealismo bizia nagusitu zen.
 
[[Atenas]] hiriaren ordez, Alexandria bilakatu zen kulturagune, eta haren ondoren [[Erroma]]. [[Erromatar Inperioa]]ren babesean greziar kulturak adierazpen ederrak izan zituen. Azken aldera, berriz, [[Bizantzio]] izan zen gune nagusia. Hizkuntzaren batasuna ere orduan egin zen, [[koinekoiné|koinekoiné dialektos]] delakoaren bitartez. Literatura sailean erretorika eta ohiturazko komedia dira adierazgarrienak; barrenkoiago bilakatu zen poesia eta zuen orijinaltasuna galdu bazuen ere, finezia handia erdietsi zuen. Azpimarratzekoa da epitalamioa, [[epigrama]]ren garapena. Mitologia edo artzain giroko obra eta autore ugari izan ziren ([[Kalimako]], [[Teokrito]]). Prosazko eleberria ere orduan sortua da. Elementu aberatsez (fantasia, abentura harrigarri, amodio nahaste) beterik agertzen da eta, aldi berean, jende xumearen bizitza jasotzen du eta esklabo, haur eta animalien deskribapen errealistenak ematen ditu. Helenismoaren bigarren aroko aldirik joriena [[Juliano Apostata]] enperadoren garai artekoa da ([[355]]-[[363]]).
 
== Erreferentziak ==