«Maria Antonia Eskibel Navarrete»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orri berria: «{{lanean|Koro}}»)
 
No edit summary
{{lanean|Koro}}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Maria Antonia Eskibel Navarrete
| irudia =
| zabalera =
| oina =
| izen osoa =
| jatorrizko izena =
| ezizena =
| jaiotza data = [[1778]]ko [[otsailaren 2]]a
| jaiotza hiria = [[Gasteiz]]
| jaiotza herrialdea =
| heriotza data = [[1849]]a {{adina|1778|2|2|1849||}}
| heriotza hiria = [[Gasteiz]]
| heriotza herrialdea =
| etnia =
| bikote kidea =
| webgunea =
| sinadura =
| datu gehigarriak =
}}
 
Maria Antonia Eskibel Navarrete ([[Gasteiz]], [[1778]]ko [[otsailaren 2]]a – [[Gasteiz]], [[1849]]) liberal sutsua eta [[frantsestu|frantsestua]] izan zen [[Espainiako Independentzia Gerra]] garaian.
 
== Biografia ==
Maria Antonia Eskibel Navarrete [[Gasteiz]]en jaio zen [[1778]]ko [[otsailaren 2]]an. [[Gasteiz]]ko familia noble batean, gurasoak Legardako markesak izan zituen, Ignacio Vicente Eskibel eta Peralta eta Manuela Isidra Navarrete eta Lisón Tejadakoa. Legarda sendiaren jauregia Zapateria kalean kokatuta zegoen, Santo Domingo plazuelaren iskinean.
 
[[Espainiako Independentzia Gerra]]n ezaguna egin zen [[Miguel Ricardo Alaba |Miguel Ricardo Alaba Eskibel, Alaba Jenerala]], lehengusua zuen.
 
Maria Antonia [[1798]]ko [[abenduaren 29]]an ezkondu zen Antonio Fernández Navarrete eta Ximenez Tejadarekin. 20 urte zituen eta senarrak, berriz, 39. Antonio familia liberal eta ilustratu batetik zetorren eta [[1776]]tik [[1793]]ra bitartean, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea|Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko]] kide izan zen. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen: Benito, Dean eta kanonigo Zaragozako Seoan, eta Demetria, [[1819]]an bere lehengusu propio zuen Antonio Gervasio Fernandez Navarreterekin ezkonduko zena.
 
Senarra [[Ábalos]]ekoa ([[Errioxa]]) bazen ere, Maria Antonia ez zen normalean Gasteiztik urrundu eta bertan jaio ziren bi seme-alabak ere.
 
Familia liberalismo moderatuan kokatu zen, baina Maria Antonia erredikalago bilakatzen joan zen. [[1814]]ko otsailean, frantsesak joanak ziren, jada, eta atxilo hartu zuten, [[frantsestu]]a zelakoan. Paradero bera izan zuten beste hainbat gasteiztarrek, Genaro Maria Gamiz, Inozentzio Santa Maria apaiza, Casimiro Javier eta Ramon Maria de Urretxu Díaz del Carpio (aita-semeak), Narrosko markesa zen Joakin Maria Egia Agirre, Valentín González Echávarri eta abarrek.
 
[[1830]]eko [[apirilaren 30]]ean, Maria Antonia alargun geratu zen, Antonio Ábalosen hil zenean. Gasteizen bizitzen jarraitu zuen eta ospe handia zuen bere etxean antolatzen zuen tertuliak, hiriko burgesia liberalak gustuko zituenak.
 
[[1849]]an hil zen [[Gasteiz]]en, 61 urte zituenean.
6.797

edits