Garai helenistikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
Hogei urte eskas zeuzkan Alexandrok, haren aita, [[Filipo II.a Mazedoniakoa|Filipo]], hil zutelarik, Mazedoniako errege izendatu zutenean. Hiri grekoak menderaturik, eta erresumaren iparraldeko mugak baketurik, [[K. a. 334]]. urtean gerra panhelenikoa jarri zuen abian grekoen aspaldiko arerioen kontra, hots, une hartan [[Dario III.a Kodomano]] buruzagi zuen [[Persiar Inperio]] erraldoiaren kontra. Alexandrok [[Helesponto]] gurutzatu zuen, 30.000 gizoneko armadaren buru; Graniko eta [[Issosko gudua|Issosko]] guduen ondoren, feniziar kostaldeko hiriez jabeturik, [[Egipto]]n sartu zen; han, [[Alexandria]] fundatu zuen, eta faraon eta jainkotzat ezagutu zuten.
 
[[Fitxategi:Battle_of_Issus.jpg|thumb|left|400px|[[Alexandro Handia|Alexandro]] eta [[Dario III.a Kodomano|Dario]] aurrez-aurre [[Issosko gudua|Issosen]], ''Alexandroren mosaikoa'']]
[[Gaugamelako gudua]]k, [[Tigris]] ibaiaren ondoan, Persiar Inperioko hiriburuen ateak –[[Susa (hiria)|Susa]] eta [[Persepolis]]– zabaldu zizkion. Handik abiatuta, inperioaren ekialdeko probintzien konkista hasi zuen –gaurko [[Uzbekistan]] eta [[Afganistan]]–, eta hiri asko fundatu zituen. [[K. a. 327]]. urtean, [[India]]ren konkista hasi zuen, eta [[Indus]] ibaiaren ertzeraino heldu zen. Armadak behartu zuelarik, 7.000 kilometro egin ondoren lehertuta baitzeuden soldaduak, eten egin behar izan zituen konkistak, eta [[Babilonia]]ra itzuli zen. Inperio berriaren hiriburutik, grekoak eta ekialdetarrak bateratuz antolatu zituen Alexandrok lur konkistatuak, baina oso gazte hil zen, [[K. a. 323]]an, eta antolamendu hura behera etorri zen. Hil zenean, erreinu desberdinetan zatikatu zuten inperioa haren jeneralek ([[diadoko]]ek).
 
14 ⟶ 15 lerroa:
== Erresuma helenistikoak ==
[[Fitxategi:Map Diadochs-fr.png|thumb|left|400px|[[Diadoko]]en erresumak [[K. a. 301]]ean]]
Alexandro hil zenean, haren jeneralek, [[diadoko]]ek, urteak eta urteak eman zituzten borroka gogorrean, inperioko lurrak beretu nahian, eta borroka haietatik erresuma sail bat sortu zen. Errege berriek dinastiak fundatu zituzten. Nagusiak hauek izan ziren: Antigonidak [[Mazedonia (antzinako erresuma)|Mazedonian]]; [[Seleukotar Inperioa|Seleukotarrak]] Persiar Inperio zaharrean, [[Asia Txiki]]tik [[Indus]]eraino; Lagidak edo [[Ptolomeotar dinastia|Ptolomeotarrak]] [[Antzinako Egipto|Egipton]], eta Atalidak [[Pergamo]]n, Asia Txikiko erdiko kostaldean. Erregeek, konkista eskubidez baitziren beren erresumen jabe, aginpide erabatekoa zuten, jainkozkoa izateak are sendoagotzen zuena, eta horrek gurtza ofiziala ekarri zuen berekin.
 
21 ⟶ 23 lerroa:
== Hiri helenistikoa ==
[[Fitxategi:Modell_Pergamonmuseum.jpg|thumb|right|320px|[[Pergamo]]ko hiri zaharraren maketa, ''Staatliche Museen'', [[Berlin]]]]
Alexandroren politikagintzari jarraituz, errege helenistikoek hiri ugariz hornitu zituzten beren estatuak. Era askotakoak ziren hiriak. Batzuk, hainbat arrazoirengatik, berritik egin ziren: ekonomia bultzatzeko, osagai grekoak erakartzeko, helenizazio politikagatik, defentsa edo administrazio interesengatik… Hala sortu ziren [[Alexandria]] Egipton, [[Antiokia]], [[Laodizea]] eta [[Seleuzia Tigrisekoa|Seleuzia]] Sirian, harresiez eta eraikin handiez horniturik, bertan hartzeko greko-mazedoniar, indigena libre eta esklaboez osaturiko hiritarren biztanleria. Benetako [[polis]]ak ziren, baina hiriko gobernariak erregearen ordezkari baten agintea onartu behar izaten zuen. Beste batzuetan, lehendik eraikitako hiriak ziren, kolono grekoak jasotzen zituztenak, funtzionarioak edo soldaduak gehienetan, hiria babesteko eginkizuna zutenak. Horixe da [[Pergamo]], [[Tarso]] eta [[Sardes]]en kasua, zeinek, denborarekin, hiri grekoen itxura hartu zuten, polisen ohiko erakundeekin.