Garai helenistikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
25. lerroa:
Hiri helenistikoaren eredu argiena Alexandria da, [[Ptolomeotar dinastia]]ren hiriburua, Mediterraneoko gune intelektual nagusi bihurtu zena. Dinastiaren sortzaileak berak, [[Ptolomeo I.a]]k, fundatu zuen Museoa, irakaskuntza eta ikerketako erakunde ofiziala, Antzinateko antzeko guneen eredu izan zena. Zientzialariek nahiz artistek, erregearen babespean eta haren laguntza materialarekin, baldintza ezin hobeak zeuzkaten Museoan, bestelako kezkarik gabe beren eginkizun intelektualetan jarduteko. Museoari loturik, baziren beste instalazio batzuk ere: behatoki astronomikoa, anatomiako institutua eta parke zoologiko bat, eta, nagusia, [[Alexandriako Liburutegia|Liburutegi]] famatua, milioi erdi liburu pasa zeuzkana.
 
Lagidek bezala, beste erregeek ere heldu zioten, arrakasta gehiagoz edo gutxiagoz, prestijio kulturalean oinarritutako politika bati. Atalidek gune intelektual aski interesgarria bihurtu zuten Pergamo, beren hiriburua, jakintsu asko erakarri zituena. Kultura guneak ziren halaber Antiokia, [[Esmirna]], [[Rodas]], Koseko[[Kos]] uhartea eta [[Atenas]] zaharra, orduan lehen bezala, jakintza filosofikoaren hiri nagusia.
 
== Kultura helenistikoa ==