'''JoséJose Gardoki Jarabeitia''' [[Bizkaia|Bizkaiko]] itsasgizona ([[Bilbo]], [[1755]] - [[Manila]], [[Filipinak]], [[1816]]). Oso gazte zela hasi zen itsas armadan eta teniente kargua eskuratu zuen [[Mantxako kanal]]ean ontzi ingelesen aurka aritu ondoren (1779). 1782. urtean berriro ere ingelesen aurka [[Gibraltarko itsasartea]]n borrokatu ondoren, [[Magallaes itsasartea|Magallaes itsasarte]]ra jo zuen bertako kostaldeko planoak zehazteko asmoz. Berriro Europara itzulirik, Bresten egon zen 1802. urtean [[Ingalaterra]]rekin bakea izenpetu zen arte. 1803an Cadizko itsas departamentuko gobernari nagusi izendatu zuten. 1805. urtean, [[Trafalgarko gudua|Trafalgarko itsas gudua]]n parte hartu zuen, ''Santa Ana'' ontziko buru zela, eta zauri larriak izan zituen. Napoleonen aurkako gerran borrokatu ondoren, Habanako Armategiko buruzagi izan zen 1810-1813 bitartean eta [[Filipinetako Itsas komandante]] eta kapitain nagusi izendatu zuten ondoren.