Iparretarrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{FRA|1}} → {{bandera|Frantzia}}
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
26. lerroa:
'''Iparretarrak''' ('''IK''') [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] talde armatu [[abertzaletasun|abertzalea]] eta [[sozialismo|sozialista]] izan zen. [[1973]]an sortu zen eta [[2000]]. urtean egin zuen azken ekintza armatua, handik gutxira ''Ildo'' aldizkariaren azken alea ateraz. IKk ez du harrezkero bere egoeraren berri eman. Politikoki [[Ezkerreko Mugimendu Abertzalea]] (EMA) alderdia gertukoa zuen.
 
== Talde armatua ==
Iparretarrak (IK) Ipar Euskal Herriko erakunde armatu abertzale eta sozialista izan zen 1973 eta 2000 bitartean. Bankan (Nafarroa Beherea) egin zuen lehen ekintza, 1973ko abenduan. Frantziako Estatuaren eraikinen eta turismoari lotutakoen kontrako atentatu materialak egiten zituen. [[1982]]an [[CRS]]ko bi polizia hil zituzten [[Baigorri]]n; IKk ekintza hori ukatu arren, hedabideek taldeari egotzi zioten ardura. [[Ipar Euskal Herria]]rentzako autonomia estatutua aldarrikatu zuen, "lehen urrats" modura. Halaber, turismoaren eta bigarren etxebizitzen aurkako kanpainak egin zituen.
 
== Kronologia ==
=== 1960-1970 ===
Iparretarrak (IK) Ipar Euskal Herriko erakunde armatu abertzale eta sozialista izan zen. Talde armatuak politikari garrantzi asko ematen zion. Horregatik, Ildo aldizkarian ekintza armatuak egitearen arrazoia azaltzen zuen. Aldizkarian Ipar Euskal Herriko politika ere aztertzen zuen. Taldearen iritziz, aurretik zegoen [[Enbata (aldizkaria)|Enbata]] mugimendua ez zen muturrekoa eta ezkertiarra. IK sortu zuten gazteek 1973ko [[Aberri Eguna]] antolatu zuten Enbatarekin batera. Aberri honetan, bi belaunaldien arteko ezberdintasuna ikusi zen. Enbatak ez bezala, IKko gazteek Ipar Euskal Herriko ekonomiari buruz hitz egin zuten eta hau Enbatakoiei ez zitzaien gustatu. IKren beste eragin bat 1968ko maiatza izan zen. Eragin horregatik, Enbatakoak eskuinekotzat eta burgestzat hartzen zituzten. Euren burua, berriz, ezkertiar eta iraultzailetzat ikusten zuten.
 
IKk munduko eta Europako beste mugimendu iraultzaileak begi onez ikusten zituen, kapitalismoaren aurka borrokatzen zutelako. Ipar Euskal Herriko eknomia eta politika kulturarekin ere lotzen zuten. Euren iritziz, Frantziako Gobernuak osatutako Lurralde Antolaketak Ipar Euskal Herri turismo-gune bilakatzen zuen. Horrek ondorioak zituen herritarrengan: lana udan bakarrik, baldintza txarrak, lehen sektoreak eta bigarren sektoreak indar gutxi, barnealdea gero eta hutsago, bertako jendea kanpora lanera....
 
=== 1970-1980 ===
1973ko abenduaren 11ean, [[Banka]]ko (Nafarroa Beherea) La Rosée elbarrituentzako eraikinean, zuzendariak langileei tratu txarra ematen zien eta hauen aldarrikapenei ez zien jaramon egiten. Lan gatazka zegoen eta egoera honetan, IKk bere burua aurkeztu zuen. "Lana herrian" ekimena jarri zuten martxan eta Ipar Euskal Herri barnealdeko egoera ekonomikoaren arazoez jardun zuten. Hemendik, IKren lelo nagusia zen "Herriak bizi behar du" sortu zen. Hurrengo hilabetean, IKk Ildo aldizkariaren lehen alea argitaratu zuen. Lehen alean, taldea bera eta Bankako ekintz azaldu zituzten. Hurrengo alea 1978ko udan argitaratu zuten eta oso garrantzitsua izan zen, euren ildo politikoa azaltzen zutelako berrogeita hamar orriko dokumentu batean.
 
42. lerroa:
1977ko abendutik 1987ko udara bitartean Baionan atxilotutako [[Xan Marguirault]] preso egon zen. IKko lehen presoa izan zen eta hainbat jendek babestu zuen kartzelan egon zen bitartean. Momentu horretan, Ipar Euskal Herriko hainbat eskualdeetan talde abertzaleak sortu ziren eta [[Herri Taldeak]] mugimendua sortu zuten. Mugimendua IKtik gertu zegoen. Gainera, IKk indarra hartu zuen, eraikinei su ematetik lehergailuak erabiltzera igaro zen.
 
=== 1980-1990 ===
1979ko ekainean, [[Baiona]]ko suprefeturaren (Frantziako estatuaren ordezkaritza) aurka egindako erasoa izan zen lehergailu bidez egiten lehena. 1980ko martxoan, IKko bi kide ([[Ramuntxo Arruiz]] eta [[Txomin Olhagarai]]) lehergailua egiten ari zirela hil ziren. 1982ko martxoan, Baigorrin, komando batek Jacques Bouyer eta Bernard Roussarie CRS poliziak hil zituen. Egun batzuk lehenago Filipe Bidart ezkutatu egin zen eta poliziak bizitza osorako kartzela zigorra jarri zion 1992an, atxilotu ostean. Polizioak esan zuenez, komandoak poliziak bahitu nahi zituen baina tiroketa gertatu eta hil egin zituen. IKk ukatu egin zuen erasoa egin izana. Hurrengo urteetan polizia eta IKren arteko tiroketak gertatu ziren Leonen (Landak) 1983an eta Biscarrossesen (Landak) 1987an. Lehen tiroketan Yves Giumarra jendarmea hil eta [[Jean-Louis Larre]] "Popo" ustezko IKko kidea desagertu ziren. Sei hilabetera, IKk poliziari egotzi zion "Popo" hil eta bahitu izana baina poliziak "Popo"k alde egin zuela esan zuen
 
51. lerroa:
Hemendik aurrera, IKko kide asko atxilotu zituzten. 1987an 11 kide kartzelan sartu zituzten eta guztira 15 ziren presoak. 1998an, atxiloketek aurrera egin zuten eta otsailaren 20an Filipe Bidart, [[Ttotte Etxebeste]] eta beste hiru lagun atxilotu zituzten [[Bokale]]ko etxe batetik irteten ari zirela. Tiroketa gertatu zen eta Ttotte Etxebeste zauritu eta elbarri geratu zen. Poliziaren arabera, IKko buruzagitza atxilotu eta taldea desegin zuen. Hala ere, 1987ko irailaren 27an IKk atentatua egin zuen. Abenduaren 12an, klandestinitatean zegoen bakarra, [[Lucienne Fourcade]], eta beste sei pertsona atxilotu eta kartzelan sartu zituzten. Garai horretan, IKko ia 30 preso zeuden.
 
=== 1990-1998 ===
1990ko hamarkadako hasieran, Frantziako Barne Ministroa [[Kaledonia Berria|Kanakia]], [[Korsika]], [[Guadalupe]] eta [[Ipar Euskal Herriko]] erakunde armatu abertzaleekin elkarrizketan hasi zen eta atentaturik egin ez zuten presoei amnistia eman zien. Elkarrizketek Frantziaren deszentralizazioarekin lotura zuten. Gobernuak Ipar Euskal Herriko ikastolekin hitzarmenak egin zituen. Hala ere, ez zen euskal departamendu edo erakunde autonomorik egon, tokiko politikariak aurka zeudelako eta gobernuan aldaketa egon zelako, elkarrizketak bertan behera utziz. [[1993]]an autonomia defendatu zuen Ipar Euskal Herriarentzat, nahiz eta bere azken helburua [[Euskal Herria]]ren batasuna eta independentzia izan<ref>{{Web erref|hizkuntza=fr|izenburua=IKren autonomia aurreproiektua|url=http://ekaitza.free.fr/ekaitzapdf/autonomia.pdf|argitaletxea=Iparretarrak|sartze-data=2011-01-18}}</ref>. Orduantxe sortu zen [[Euskal Kultur Erakundea]] eta fase hartatik aurrera abiatu zen, baita ere, "Euskal Herria 2010" gogoeta prozesua, 1994ean [[Euskal Herriko Garapen Kontseilua|Garapen Kontseilua]] eta [[Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua|Hautetsien Kontseilua]] abian jarri zituena.
 
58. lerroa:
Garai hartatik aurrera, IKk eraso gutxiago egin zituen. 1995an lau atentatu egin ziren eta IKk egin gabeko euskal preso politikoen aldeko beste sei kale borroka eraso egon ziren. 1997an, zortzi gazte kartzelaratu zituzten kale borroka erasoekin lotura zutelakoan. Hala ere, gazte hauek ETAtik gertuago zeuden IKtik baino. IK indarra galtzen ari zen eta bere belaunaldiko jendea politikoa, gizarte-mugimenduetan eta eknomian sartu zen. 1990. hamarkadan, gainera, Ipar Euskal Herriko alderdi abertzaleen zatiketa hautsi eta [[Abertzaleen Batasuna]] eratu zuten. Aldaketa hauekin, borroka armatuak eraginkortasuna galdu zuen.
 
=== 1998-2000 ===
[[1998]]an su-etena iragarri zuen, [[Lizarra-Garaziko Hitzarmena]]ren eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] su-etenaren testuinguruan. [[2000]]ko apirilean lehergai bat zartatu zuen hutsik zegoen [[Lekunberri (Nafarroa Beherea)|Lekunberriko]] ([[Nafarroa Beherea|Baxe Nafarroa]]) [[frantziako Jendarmeria|jendarme]] etxean, su-etenari amaiera emanez, egun batzuk geroago [[Arrangoitze]]ko turismo gune batean eztanda egin ez zuen beste lehergailu bat jarri zuelarik. Harrez geroztik ez du ekintzarik burutu. IKren sortzaile eta agintari nagusi bezala [[Filipe Bidart]] jo izan da, poliziak atxilotua [[1988]]ko [[otsailaren 20]]an [[Bokale (Lapurdi)|Bokalen]]. [[2007]]ko [[otsailaren 14]]an irten zen espetxetik, [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] itzultzeko behin-behineko debekuarekin. Gaur egun ez dago IK-ko preso gehiagorik.
 
== Erasoen kronologia ==
'''1973-12-11''': IKren lehen erasoa [[Banka]]n ([[Nafarroa Beherea|Baxe Nafarroa]]).