Estatu Nagusi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Estatu Nagusia''' gaur egungo [[Indar armatuak|Indar Armatuetan]] maila goreneko militar baten agindupean [[administrazio]], [[logistika]] eta [[plangintza]] betebeharrak burutzen dituen [[ofizial]] talde bat da. Bestalde, beren goi buruzagiak tenikoki aholkatu, eta haiengandik jasotako aginduak gainontzeko militarren artean eman eta agindu horien betetzea egiaztatzeko betekizun edo ardura ere badute.
 
Berez, [[XVIII. mendea]]n sortutako sistema militarra da. Data hori baino lehen betekizunen korrodinazioa kasu bakoitzeko beharren arabera burutzen zen, betekizun horretarako espreski prestatutako unitate berezirik ez baitzeuden. [[1795]]ean [[Louis Alexandre Berthier]] mariskalak [[Italia]]ko gerran zegoen Frantziar Gudarostea antolatzeko lehenbiziko aldiz Estatu Nagusiaren sistema erabili zuen. Hurrengo urtean [[Napoleon Bonaparte]]k gudaroste horien ardura bereganatzean, hain etengabeko informazio eta ikuskaketan oinarritutako sistema zorrotz horrek zituen abantaila taktikoez jabetu zen. Funtzio horiei [[inteligentzia militar]]ra eta gertakizun plangintza gehitu zitzaien. Handik gutxira, ofizialak beren aginte funtzioen eta Estatu Nagusiaren arabera txandakatzeko praktika ere sartu zen. [[1806]]. urtetik aurrera [[Prusiar Akademia Militarra|Prusiar Akademia Militarrean]] Estatu Nagusiko ofizialentzako hezkuntza espezializatua irakasten hasi ziren.
 
[[Kategoria:Indar armatuak]]