Paris: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Dominik (eztabaida | ekarpenak)
t aldaketa txikia
393. lerroa:
Hirian ''[[Vélib']]'' izeneko [[bizikleta alokairu]] sarea dago, 1.450 geltoki eta 20.000 bizikleta publiko baino gehiagorekin. Ferri zerbitzu berria ere bada (2008), ''Voguéo'' izenekoa, [[Sena]] eta [[Marne]] ibaietan.
 
Hiriburua, Frantziako [[burdinbide]] sareko erdigunea da. Sei tren geltoki nagusiak ([[Paris-Iparraldea geltokia|Gare du Nord]], [[Paris-Montparnasse geltokia|Gare Montparnasse]], [[Paris-Ekialdea geltokia|Gare de l'Est]], [[Paris-Lyon geltokia|Gare de Lyon]], [[Paris-Austerlitz geltokia|Gare d'Austerlitz]] eta [[Paris-Saint Lazare geltokia|Gare Saint-Lazare]]) hiru trenbide-sarera konektatuak: [[Train à Grande Vitesse|TGV]] (abiadura handiko trena), ''Corail'' trenak (abiadura normalekoak) eta ''Transilien'' (aldirietakoak).
 
Parisek bi aireportu nagusi ditu: [[Paris-Orly aireportua]], Paristik hegoaldera, eta [[Paris-Charles de Gaulle aireportua]], iparraldean kokatua eta munduko erabilienetakoa. Eskualdean badira beste bi aireportu, Paris Beauvais Tillé aireportua eta Le Bourget aireportua, baina aurreko biak baino garrantzi txikiagoa dute.