Otsaileko Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Garapena: atalaren lehen azpiatala zuzentzea
93. lerroa:
== Gertakariak ==
=== Urte hasierako egoera ===
1917. urtea hotzarekin eta [[inflazio]] oso handiarekin hasi zen Errusian.<ref name=":5">{{Erreferentzia|izena=Alexander|abizena=Rabinowitch|izenburua=Prelude to Revolution: The Petrograd Bolsheviks and the July 1917 Uprising|argitaletxea=Indiana University Press|hizkuntza=en|data=1991-01-01|url=https://books.google.es/books/about/Prelude_to_Revolution.html?id=obqi7hzMoN0C&redir_esc=y|isbn=0253206618|sartze-data=2017-02-21}}</ref> Langileen grebak bata bestearen atzetik gertatzen ziren, eta hiri nagusietan manifestazioak zeuden janari eskasia zela-eta, edo janariaren banaketa ez zelako egokia. Manifestazio horien izaera geroz eta kezkagarriagoa zen erregimenarentzat: protestak ez ziren bakarrik ekonomikoak, izaera politiko handia zuten. Inflazioa hain zen handia urte hasieran, langileek ezin zituzten erosi arrautzak, esnea, haragia, azukrea edo frutak. Langileek hotzari aurre egitearen edo jatearen artean aukeratu behar zuten. Hirietako proletarioek ''[[xtxi]]'' jakia ogia apurrekin eta urarekin jaten zuten, eta [[metalurgia]]ko langileak ere inflazioa nabaritzen hasi ziren.<ref name=":9">{{Erreferentzia|izena=W. Bruce|abizena=Lincoln|izenburua=Passage through Armageddon: the Russians in war and revolution, 1914-1918|argitaletxea=Oxford University Press|hizkuntza=en|data=1994-06-09|url=https://books.google.es/books?id=ic5XAAAAYAAJ&q=Passage+through+Armageddon+the+Russians+in+war+and+revolution+1914-1918&dq=Passage+through+Armageddon+the+Russians+in+war+and+revolution+1914-1918&hl=en&sa=X&ved=0ahUKEwjgq7mHhqHSAhWBiRoKHY2kBrQQ6AEIHDAA|isbn=9780195089547|sartze-data=2017-02-21}}</ref> Metalurgiako langileak nahitaezkoak ziren Lehen Mundu Gerrako esfortzuari aurre egiteko. [[Okhrana]]k egindako txostektxostenak adierazi zuen iraultza, izatekotan, gosetearen ondorio izango zela:<ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Marc|abizena=Ferro|izenburua=La Revolución de 1917: la caída del zarismo y los orígenes de octubre|argitaletxea=Editorial Laia|hizkuntza=es|data=1975-01-01|url=https://books.google.es/books?id=1R1LAAAAMAAJ&q=La+Revoluci%C3%B3n+de+1917:+la+ca%C3%ADda+del+zarismo+y+los+or%C3%ADgenes+de+octubre&dq=La+Revoluci%C3%B3n+de+1917:+la+ca%C3%ADda+del+zarismo+y+los+or%C3%ADgenes+de+octubre&hl=en&sa=X&ved=0ahUKEwifsYGchqHSAhXDyRoKHTHhArAQ6AEIHDAA|isbn=9788472224827|sartze-data=2017-02-21}}</ref>
 
{{Esaera2|Gerrako industrien langile elkartearen bozeramaileak dioenez, hiriburuko proletarioak desesperazioaren ertzean daude; haren ustez, edozein leherketa minimok, aitzakia txikienak ere, matxinada kontrolaezinera eramango du, eta hamarnaka mila biktima eragin. Hala da, horrelako leherketa baten baldintzak helduak daude; masen egoera ekonomikoa miseriatik oso gertu dago, nahiz eta soldaten igoera handia izan den... Soldatak %&nbsp;100 handitu direla kalkulatzen den arren, bizitzaren kostua %&nbsp;300 igo da. Produktuak eskuratzeko ezintasunak, denden aurrean egin behar diren ilaretan galtzen diren orduek, etxebizitzen egoera kaxkarren ondorioz handitzen ari den hilkortasunak, ikatzaren faltak eragiten duen hezetasun eta hotzak...; kondizio guzti horiek sortu duten egoerak argi uzten du langile industrialak prest daudela gehiegikeria basatienak egiteko, gosearen matxinada bat piztuta.}}
105. lerroa:
Gerrak egoera latza sortu zuen, herrialdeari milioika hildako eta desplazatu eragin zizkiolako. Tsarrari leial zitzaizkion ofizial eta soldaduak hiltzen joan ziren, eta sartu ziren ofizial berriek ez zuten instrukzio militar berezirik lan horretan aritzeko, ez eta tsarrarekiko leialtasun maila bera ere. Ofizial berri asko herriaren ezinegonetik hurbil sentitzen ziren. Hiriburuko garnizioa bereziki aldatu zen une horretan, erregimenari fidel zitzaizkion ofizial asko frontera eraman zituztelako, eta sartu ziren ofizial berriak ez zitzaizkiolako Gobernuari leial.<ref name=":1" />
 
[[Urtarrilaren 22]]an [urtarrilaren 9a], hiriburuko 150.000 langilek —langileen %&nbsp;40<ref name=":3" />— (iturri batzuen arabera, 177.000 ziren greban Petrograden, eta 270.000 herrialde osoan<ref name=":8">{{Erreferentzia|izenburua=Bolshevism: The Road to Revolution - Part 6, Section 1|url=https://www.marxist.com/bolshevism-old/part6-1.html|sartze-data=2017-02-21|hizkuntza=en}}</ref>) greba egin zuten [[Igande Odoltsua (1905)|Igande Odoltsuaren]] urteurrenean.<ref name=":0" /><ref name=":5" /> Herrialde osoan zehar 186.000 langilek greba egin zutela kalkulatzen da. Egun horretan itxi ziren fabrika batzuk grebarik egin gabeak ziren [[1905eko Errusiako Iraultza|1905. urteko iraultzaz]] geroztik, eta argi ikusi zen militar batzuek langileak eta haien bandera gorriak agurtzen zituztela. [[Otsailaren 6]]an [urtarrilaren 24a], gerra industriako langileen ordezkariek, [[boltxebike]] eta iraultzaile sozialista internazionalisten aurrean zuten ospe-galtzeari aurre egin nahian, langileei [[Duma]]raino manifestatzera dei egin zieten. Duman urteko lehen saioa ospatzear zegoen, eta haien eskaera Dumako kideek boterea hartzea zen. Bi egun geroago, atxilotu eta [[Kresty]]ko kartzelan sartu zituzten,<ref name=":4" /><ref name=":2" /> [[Errepublika|Errepublika Demokratikoa]] sortu eta garatzeko asmoa zutela argudiatuta.<ref name=":0" /> [[Otsailaren 22]]an [otsailaren 9a] hiriburuko gobernadore militar berriak, Jabalov jeneralak,<ref name=":4" /> Dumaraino iritsi nahi zuen manifestazioaren aurkako mezua zabaldu zuen. Petrogradeko segurtasun indarrak sendotu nahi izan zituen, baina ez zuen guztiz lortu, beste hirietako errefortzuak non sartu ez zuelako, alde batetik, eta Gobernuarekiko leialtasun osorik ez zutelako, bestetik.<ref name=":2" />
 
[[Otsailaren 27]]an [otsailaren 14a] Dumak urte hartako lehen bilera egin aldiz behar zuen, eta hiriburuko hirurogei fabriketako langileak grebara gehitu ziren, ikasleekin batera. Polizien mehatxuari jaramonik egin gabe [[Nevskii Prospekt]] kaletik martxa egin zuten, abesti iraultzaileak kantatzen. Manifestaziorako deia alderdi ez-iraultzaileek egin zuten, eta helburua Duma bera indartzea zen, eta boterea eskura zezan eskatzea. [[Mentxebike]]ek kontrolatzen zuten Gerra Industriako Batzordeetako sindikatua eta manifestazioa Dumarekiko "elkartasun" gisa deitu zuten. Boltxebikeek lau egun lehenago mobilizaziora deitu zuten, "Gerra amaitu!", "Gobernua amaitu!" eta "Gora Errepublika!" goiburuekin, industria belikoko komiteek deitutakoaz ez zirelako fida.<ref name=":0" /><ref name=":8" /> Manifestazioa ez zen, hala ere, arrakastatsua izan, baina Gobernuak Duma osoa polizia eta militarrez inguratu zuen, eta parlamentu barruan egoera tentsiozkoa zen. Bere hitzartzean [[Aleksandr Kerenski]]k Gobernua eta Bloke Aurrerakoia kritikatu zituen. Parlamentuan liberal eta sozialdemokraten arteko harremanak ere ez ziren onak, bigarrenek Errepublika nahi zutelako eta lehenengoek, lehen aipatu bezala, bestelako monarkia bat. Kerenskiren hitzetan, Duma ez zegoen prest Gobernuari aurre egiteko.<ref name=":0" /> Ohiturari jarraikiz, Gobernuko kideak ez zeuden Duman egun hartan, diputatuekiko mespretxu neurritzat.<ref name=":2" />