XIX. mendea Londresen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
Londres hiria, berriz, kontraesan latzez betetako hiria bilakatu zen. Eraikuntza eta ingeniaritza-garapen berriekin batera, herri xehea auzo txiroetan metatuta bizi zen egoera lazgarrietan. [[1800]]. urtean, Londresen milioi bat pertsona bizi ziren; mende bat geroago, ordea, 6 milioi, baina oinarrizko beharrizanei aurre egin ezinik zeuden horietako asko eta asko. Hori da, hain zuzen, [[Charles Dickens]] idazlearen garaiko Londres txiroa eta latza: industriaren garapen bete-betean, 5 urteko umeak ere eskale egoten ziren kalean, edo tximinia-garbiketan. [[1870]]ean egoera hori zer-edo-zer hobetu zen, 5-12 urte arteko haurrak nahitaez eskolatu beharra ezartzen zuten legeen ondorioz.
 
[[XIX. mendea|XIX]]-[[XX. mendea|XX. mendeetan]] Londres munduko [[hiri]]rik handiena izan zen, etorkin ugari hartu zituen, adibidez, [[1848]]ko [[Irlandako Gosete Handia|Patataren Gosetearen]] ondorioz, 100.000 irlandar txiro Londresen finkatu ziren, batez ere [[East End (Londres)|East End]]en, une batean hiriko biztanleriaren % 20 osatzeraino.
 
==Baldintza higienikoen gainbehera==