Iñigo Cabacas auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t okerrez ezabatutako kategoria berrezarri
No edit summary
15. lerroa:
}}
 
'''Iñigo Cabacas Lizeranzu''', ezizenez '''''Pitu''''' ([[Basauri]], [[Bizkaia]], [[1983]]ko [[maiatzaren 2]]a<ref name=bio>{{es}} [http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120410/pvasco-espana/chaval-alegre-deportista-trabajaba-20120410.html Un chaval alegre y deportista que trabajaba en un banco], ''www.elcorreo.com'', 2012-04-10.</ref> - [[Bilbo]], Bizkaia, [[2012]]ko [[apirilaren 9]]a), Bilboko [[Bilboko Athletic Kluba|Athletic Club]] futbol taldearen jarraitzaile gaztea izan zen, [[Ertzaintza]]ren pilotakada batez hil zena, itxura guztien arabera poliziaren gehiegikeriazko esku-hartze batean, '''Cabacas auzia''' izenekoa zabaldu zuena. Athletic Clubak apirilaren 5ean Bilbon jokatutako [[UEFA Europa League|Europa Leagueko]] partidaren ondoren, Ertzaintzak botatako [[gomazko piloten jaurtigailu|gomazko pilota]] batek buruan jota larri zauritu zuen, eta lau egun geroago hil zen. Hilketak erreakzio zabala eragin zuen gizartean, eta [[poliziaren gehiegikeria]]ri buruzko kezka areagotu, jendetza-kontrolerako gomazko pilotak erabiltzearen inguruan bereziki. Ertzaintzaren jokabideari buruzko kritikak zabaldu ziren, Iñigo Cabacas hil zen polizia-karga egitean kalean ez baitzen inongo istilurik; Iñigo adiskideekin [[poteo|poteatzen]] ari zen, partidaren ondorengo ospakizunetan. Gertakariak argitzeko [[Eusko Jaurlaritza]]tik jarritako oztopoak eta ordezkari politiko zenbaiten elkartasun eza ere salatu ziren familia, adiskide eta beste zenbait sektoreren aldetik. Ertzaintzaren ordezkari politikoen aldetik, aitzitik, gertatutakoa akatsa eta [[istripu]]a izan zela adierazi zen, eta ez zuten inongo erantzukizunik bere gain hartu. Auzia epaitegietara ere heldu zen; instrukzioa berehala abiarazi bazen ere, astiro garatu zen eta 2013ko maiatzean epaiketa hasi gabea zen.
 
== Biografia ==
21. lerroa:
Iñigo Cabacas Lizeranzu Manuel eta Josefinaren seme bakarra zen. Basaurin jaio eta han eman zuen haurtzaroa. Bere aitak Bilboko Poza Lizenziatua kaleko Biltoki taberna hartu zuenean, Bilbora aldatu ziren, baina Iñigo Basauriko lagunekin zituen harremanak atxiki zituen. ''Colegio Cooperativa Basauri'' ikastetxean egin zituen lehen ikasketak eta herriko Kaleroko futbol taldean jokatu zuen. Musika-ikasketak egin zituen Arizgoiti Akademian, gerora Bilbon jarraitu zituena, gitarra eta saxofoia joaz. Loiuko futbol taldean, Erregioko Lehen Mailako Ligan jokatu zuen. Hil zenean, Amorebieta B futbol taldean ari zen. [[Surf]]a ere gogoko zuen eta horretarako [[Bakio]] eta [[Laredo]]ra joan ohi zen. 2002-2007 urte bitartean [[Euskal Herriko Unibertsitatea|EHUko]] Lan Harremanen Unibertsitate Eskolan ikasi eta bertan diplomatu zen.<ref>{{eu}} [http://www.lan-harremanak.ehu.es/p231-content/eu/contenidos/informacion/rrll_boletin/eu_boletin/adjuntos/boletin_16.pdf Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Aldizkaria], ''16. alea, 2012ko maiatza''.</ref> [[Banco Bilbao Vizcaya Argentaria|BBVAko]] langilea zen bere heriotza gertatu zenean.<ref name=bio/><ref name=aita>{{es}} [http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20121009/creo-que-buscan-mas-tiempo-para-manipular-las-pruebas «Creo que buscan más tiempo para manipular las pruebas»], ''www.naiz.info'', 2012-10-09.</ref>
 
[[Bilboko Athletic Kluba|Athleticaren]] ''Piratak'' jarraitzaileen taldeko kidea zen<ref name=sanmames>{{es}} [http://www.kaosenlared.net/secciones/s2/tercerarepublica/item/15069-una-multitudinaria-marcha-silenciosa-exige-justicia-para-i%C3%B1igo-cabacas.html?tmpl=component&print=1 Una multitudinaria marcha silenciosa exige justicia para Iñigo Cabacas], ''Gara'' egunkaria, 2012-04-16, ''www.kaosenlared'' webgunean jasoa, 2013-05-02an kontsultatua.</ref> eta San Mamesko partidetara maiz joan ohi zen. Hain zuzen, 2012ko apirilaren 5ean, Athletic Club eta Schalke 04 futbol taldeek jokatu zuten partidara joan zen lagun batzuekin.
 
=== Heriotza ===