XIX. mendea Londresen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
est
1. lerroa:
XIX. mendean, [[Londres]] munduko metropoli garrantzitsuena bihurtu zen, eta munduko salerosketaren gune nagusienetako bat. Gehienean, [[XIX. mendea|XIX. mende]]<nowiki/>ko Britainia Handia [[Viktoriar Aroa]]rekin parekatzen da, ia bat baitatoz kronologikoki. Denbora horretan, hiriak aldaketa handiak eta gogorrak izan zituen.
 
==BilakaeraHirigintza==
[[Fitxategi:London_Thames_copper_engraving_19th_century.jpg|thumb|Londres eta Tamesis ibaia XIX. mende erdialdera]]
[[Fitxategi:Constructing the Metropolitan Railway.png|thumb|Metroa egiten King's Crossetik gertu]]
[[XVIII. mendea|XVIII. mendetik]], [[XX. mendea|XX. mendeko]] lehenengo erdialdera, Londres [[Britainiar Inperioa]]ren hiriburu izan zen, eta [[Viktoria Erresuma Batukoa|Viktoria erregina]]<nowiki/>ren Aroan bereziki Inperioak bere gorena jo zuen. Garai horren atarian, [[Jurgi IV.a Erresuma Batukoa|George IV]]<nowiki/>ren Aroan, John Nash diseinatzaileak itzal handiko ingeniaritza-lanak itxuratu zituen: ''[[Regent Street]]'', ''[[Piccadilly Circus]]'', ''Carlton House Terrace'' eta ''[[Oxford Circus]]'' etorbide, bidegurutze eta plaza dotoreak, baita ''Buckingham House'' Errege baten merezimenduko jauregi bihurtu ere. [[1830]]. urtean ''[[Trafalgar Square]]'' egin zuten, eta bi urte geroago, berriz, bertako ''[[National Gallery]]'' eraikina.
 
==Biztanle metaketa==
Londres hiria, berriz, kontraesan latzez betetako hiria bilakatu zen. Eraikuntza eta ingeniaritza-garapen berriekin batera, herri xehea auzo txiroetan metatuta bizi zen egoera lazgarrietan. [[1800]]. urtean, Londresen milioi bat pertsona bizi ziren; mende bat geroago, ordea, 6 milioi, baina oinarrizko beharrizanei aurre egin ezinik zeuden horietako asko eta asko. HauHori da, hain zuzen, [[Charles Dickens]] idazlearen garaiko Londres txiroa eta latza: industriaren garapen bete-betean, 5 urteko umeak ere eskale egoten ziren kalean, edo tximinia-garbiketan. [[1870]]ean egoera hori zer-edo-zer hobetu zen, 5-12 urte arteko haurrak nahitaez eskolatu beharra ezartzen zuten legeen ondorioz.
 
[[XIX. mendea|XIX]]-[[XX. mendea|XX mendeetan]] Londres munduko [[hiri]]rik handiena izan zen, etorkin ugari hartu zituen, adibidez, [[1848]]ko [[Irlandako Gosete Handia|Patataren Gosetearen]] ondorioz, 100.000 irlandar txiro Londresen finkatu ziren, une batean hiriko biztanleriaren % 20 osatzeraino.
[[1870]]ean egoera hori zer-edo-zer hobetu zen, 5-12 urte arteko haurrak nahitaez eskolatu beharra ezartzen zuten legeen ondorioz.
 
==Baldintza higienikoen gainbehera==
[[XIX. mendea|XIX. mende]] erdialdera, estolderia-sare txarrak eta ikatz-berogailuek airea guztiz kutsatzen zuten, eta itogarria egiten. Hiriko hondakin-ura ere Londresko [[Tamesis]] ibaira joaten zen zuzenean, kopuru izugarrietan. [[1840ko hamarkada]]n [[kolera]] maiz zabaldu zen ere. Horrenbestez, [[1858]]ko udan Kirats Handia edo ''the Great Stink'' delakoa gertatu zen, estolderia-uretako eta ibaiko hondakin-tasa handiak kirats jasanezina eragin zuen eta, ondorioz, parlamentua bera ere hustu behar izan zuten. Harrezkero, estolderia-sarea hobetzeko plan gehiago egin zituzten.
 
==Garraio sarea==
[[XIX. mendea|XIX]]-[[XX. mendea|XX mendeetan]] Londres munduko [[hiri]]rik handiena izan zen, etorkin ugari hartu zituen, adibidez, [[1848]]ko [[Irlandako Gosete Handia|Patataren Gosetearen]] ondorioz, 100.000 irlandar txiro Londresen finkatu ziren, une batean hiriko biztanleriaren % 20 osatzeraino. Inperialismoaren garaian bete-betean sartuta zegoela, Londresko ibaia itsasontziz gainezka zegoen, eta [[Tamesis]]<nowiki/>en biltzen zen munduko ontziola-kopuru handiena. [[1863]]ko [[urtarrilaren 9]]an hiriko [[Metro (garraiobidea)|metroa]] zabaldu zuten ''[[Paddington geltokia|Paddington]]''etik ''Farringdon Road''era, munduko lehena. Arrakasta handia izan zuen eta gero beste linea batzuk ireki zituzten. Trenak lehentxeago hasi ziren beren bidea urratzen (lehenengo linea ''[[Londresko zubia|London Bridge]]''tik [[Greenwich]]era [[1836]]an) eta hainbat geltoki handi eraiki zituzten (''Euston''goa izan zen lehena 1837an).
 
[[Kategoria:Londresko historia]]