«XIX. mendea Londresen»: berrikuspenen arteko aldeak

t
(b)
 
 
[[XIX. mendea|XIX]]-[[XX. mendea|XX mendeetan]] Londres munduko [[hiri]]rik handiena izan zen, etorkin ugari hartu zituen, adibidez, [[1848]]ko [[Irlandako Gosete Handia|Patataren Gosetearen]] ondorioz, 100.000 irlandar txiro Londresen finkatu ziren, une batean hiriko biztanleriaren % 20 osatzeraino. Inperialismoaren garaian bete-betean sartuta zegoela, Londresko ibaia itsasontziz gainezka zegoen, eta Tamesisen biltzen zen munduko ontziola-kopuru handiena. [[1863]]ko [[urtarrilaren 9]]an hiriko [[Metro (garraiobidea)|metroa]] zabaldu zuten ''Paddington''etik ''Farringdon Road''era, munduko lehena. Arrakasta handia izan zuen eta gero beste linea batzuk ireki zituzten. Trenak lehentxeago hasi ziren beren bidea urratzen (lehenengo linea ''London Bridge''tik [[Greenwich]]era [[1836]]an) eta hainbat geltoki handi eraiki zituzten (''Euston''goa izan zen lehena 1837an).
 
[[Kategoria:Londresko historia]]