St. Martin-in-the-Fields: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{Eraikin infotaula | izena = St. Martin-in-the-Fields | irudia = St Martin-in-the-Fields, July 2011.jpg | irudi-oina = | herria = Londres | helbidea = London, WC2<br />We...»
 
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa:
Eliza baten aipamen zaharrena 1222 urteko agiri batean aurkitzen da, [[Westminsterreko Abadia]]ren esku uzten dela esaten da bertan. 1542an [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa|Henrike VIII.ak]] berreraiki egin zuen. Garai hartatik dagokio ''in-the-Fields'' ezizena, izan ere Westminster eta Londres arteko zelaietan isolaturik baitzegoen.
 
XVIII mendearen hasieran eliza egoera oso kaskarrean zegoen, hala hormak, nola teilatua, eta 1720an Parlamentuak erabaki zuen eliza konpontzea eta 22.000 liberako dirulaguntza eman zuen horretarako. James Gibbs arkitektuak hartu zuen berria eraikitzeko ardura eta 1721 eta 1726 artean burutu ziren lanak. Hasiera batean oso kritikatua izan zen eliza berriaren itxura baina munduko beste tokietan antzekoa eraikitzean fama handia hartu zuen. 1820 hamarkadan [[Trafalgar Square]] enparantza eraiki zen eta orduan eraikin ugari altxatu ziren elizaren alboan.
 
== Arkitektura ==
Oinarri errektangularra dauka elizak, eta habearteak zutabe korintiarren arkuez banaturik daude.
 
Kanpoaldetik portiko klasiko bat du, tenplo greziar baten estilora eraikia aurrean sei zutabe korintiar dituelarik. Kanpandorre bakarra du 59 metrotako altuera duena. Goian hamabi kanpai ditu.
 
== Iruditegia ==