«Mack Sennett»: berrikuspenen arteko aldeak

t
+biografia infotaula automatikoa
No edit summary
t (+biografia infotaula automatikoa)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[File:Mack Sennett 1916.jpg|thumb|260px|Mack Sennett (1916)]]
 
'''Mack Sennett''' ('''Michael Sinnott''' jaioa; [[Richmond (Quebec)|Richmond]], [[Quebec]], {{data|1880|1|17}} – [[Woodland Hills (Kalifornia)|Woodland Hills]], [[Kalifornia]], {{data|1960|11|5}}) Estatu Batuetako zinemagilea izan zen. Antzezlea, zuzendaria eta produktorea izan zen. [[Music-hall]]ean lan egin zuen zineman hasi aurretik. 1909an eta 1910ean, [[D. W. Griffith|Griffithen]] film barregarrietan lan egin zuen, antzezle gisa. 1912an, Keystone Comedies Corp. produkzio-etxea sortu zuen, Estatu Batuetako [[zinema mutu]] barregarriaren eskolan garrantzi handia izan zuena. 1915ean, Triangle-Keystone enpresa sortu zuen, Griffithekin eta [[Thomas Ince|Incerekin]] batera. Antolatzaile bikaina izan zen, talentu handiko antzezle berriak ezagutarazi zituen, eta umore estilo berezi bat sortu zuen, basatia eta absurdoa, egunerokotasunari atxikia, harrapaketan eta ihesean, bata besteari lotutako [[gag]]-etan eta etengabeko txikizioan oinarritua. Ospe handia izan zuten antzezleak kontratatu eta ezagutarazi zituen: [[Charles Chaplin]], [[Roscoe Arbuckle]] (Fatty), [[Ben Turpin]], [[Harry Langdon]], [[Wallace Beery]]... Polizia-talde bat (Keystone Cops) eta suhiltzaile-talde bat sortu zituen, benetako gertakizunetara bidali ondoren, bere film barregarrietan agertzen zirenak. Berak sortutako ''Bathing Beauties'' emakume-taldeak ([[Gloria Swanson]] tartean, besteak beste) [[erotismo]] kutsua eman zien bere film askori. Arrakasta handia izan zuen, eta eskandalua ere sortu zuen. 1914tik aurrera, zuzendaritza utzi, eta filmak gainbegiratzeari ekin zion. Zinema soinuduna hasi zenean, haren zinemagintza gainbeheran zegoen, eta 1935ean, zinema utzi zuen. 1100 bat film egin zituen.