Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
'''Puerto Rico''' (izen ofiziala: '''Puerto Ricoko Estatu Libre Elkartua'''; {{lang-es|Estado Libre Asociado de Puerto Rico}}) [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuei]] (AEB) ''elkartutako'' Estatu libre bat da. [[Karibe itsaso]]ko [[uhartedi]] bat da. Autonomia osoa du, baina batzuek AEBetako «51. estatua» dela aldarrikatzen dute. [[Dominikar Errepublika]]ren ekialdean dago.
 
[[San Juan de Puerto Rico|San Juan]] da hiriburua (434.374 biztanle [[2000]]an). Beste hiri nagusiak Bayamon, Ponce, Carolina eta Caguas dira. Hizkuntzak, gaztelania (ofiziala) eta [[ingeles]]a dira. Erlijioa: katolikoak, % 85,3; protestanteak, % 4,7; besteak, % 10.
 
== Geografia ==
1952an, Puerto Rico ''[[Estatu Aske Elkartu]]'' bihurtu zen, eta urte berean konstituzio bat onartu zen. Uhartearen egoera sozioekonomikoa hobetuz joan zen, eta azukrearen ekoizpenean oinarritutako ekonomiatik industria oinarritzat zuen ekonomia batera aldatuz joan zen pixkanaka. [[Kubako Iraultza|Kubako iraultzaren]] eraginez, abertzaletasunak eta burujabetasunaren aldeko mugimenduak hazkunde handia izan zuten. 1967an, [[erreferendum]] bat egin zen Puerto Rico Estatu Batuetako estatu izan ala ez erabakitzeko, eta botoen % 61 estatu libre elkartu gisa jarraitzearen aldekoa izan zen. Halaber, 1993an egin zen erreferendumean iritzi beraren aldekoek doi-doi garaitu zuten. Urte horretan bertan, Alderdi Berri Progresistako kide zen [[Pedro Roselló]] gobernariak ingelesa hizkuntza ofizial bakartzat hartzea proposatu zuen; proposamen horren kontra manifestazio asko antolatu ziren hiri nagusietan. Azkenik, ingelesa hizkuntza ofizialtzat hartu zen, baina gaztelaniarekin batera. 1993ko azaroan, erreferendum bat antolatu zen uhartearen etorkizun politikoa erabakitzeko. Estatu libre elkartuaren estatutuaren aldeko proposamenak irabazi zuen (botoen % 48,8); % 46,2k Puerto Rico Estatu Batuetako 51. estatua izatearen aldeko botoa eman zuen eta % 4,4 independentziaren aldekoa zen.
 
1996ko hauteskundeetan, berriz, PuertoPedro Rosselló —Puerto Rico Estatu Batuetan sartzeko aldeko sutsua zen Pedro Rossellózen— hautatu zuten berriz ere gobernadore. 1998an, [[Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbera]]k urte horretan bertan beste erreferendum bat egitea erabaki zuen puertoricarrek Puerto Rico Estatu Batuen barruan sartzeari buruz zuten iritzia ezagutzeko. 1998ko abenduaren 13an, puertoricarrek estatu libre elkartu gisa jarraitzea erabaki zuten berriz ere. Estatu Batuetako itsas armadak Vieques uhartea maniobra militarrak egiteko erabiltzeak istilu larriak sortu zituen 2000. urtean, milaka lagunek protesta egin baitzuten, maniobra horiek bukatzea eskatuz. Estatu Batuetako lehendakari Bushek 2003an agindu zuen ordukoak izango zirela uharteko azken maniobrak. 2003an beste liskar bat sortu zen hilketa latz baten ondorioz Estatu Batuetako fiskalek heriotza zigorra ezarri nahi izan zutelako, nahiz 1929 ezkero ezeztatua zegoen; puertorricar asko neurri horren kontra agertu ziren. 2006 apirilean, defizit fiskal handiaren ondorioz, gobernuak bi hilabetez bertan behera utzi zituen bere operazioak, eta 1.500 eskola itxi behar izan zituzten eta 90.000 langile publiko soldatarik gabe geratu ziren. 2007an, PPDk ebazpen bat bidali zuen NBEra Puerto Ricorren estatusa eta haren burujabetzarako eskubidea eztabaida zitzaten.
 
== Ekonomia ==
2.559

edits