Kees van Dongen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Kees van Dongen (1938).png|thumb|alt=1=Schilder Kees van Dongen in 1938.|Kees van Dongen (1938)]]
 
'''Kees Van Dongen''' (Delfshaven, [[Rotterdam]], [[Herbehereak]], [[1877]]ko [[urtarrilaren 26]]a - [[Monte Carlo]], [[Monako]], [[1968]]ko [[maiatzaren 28]]a) jatorri holandarreko frantziar pintorea izan zen.
 
1897az gero Parisen bizi izan zen. Bizibidea ateratzeko, beste lanbide askoren artean, [[karikatura]]k eta umorezko irudiak egin izan zituen kafetegietan eta aldizkari [[satira|satirikoetan]] (''L´Assiete Beurre'', ''Le Rive, L´Indiscret''). 1904an erakutsi zituen lehen aldiz bere margolanak jendaurrean, Vollard etxean; koadro gehienak ikuspegiak ziren, [[inpresionismo|inpresionistak]] ''(Delfsahaveneko ikuspegia, Ortzadarra, Hodeiak, Galetteko errota)''. 1906. urte aldera ordea, [[fauvismo]]aren eraginez, kolore biziak erabiltzen hasi zen eta higikunde horretako margolari ezagunenetako bat izatera iritsi zen. Oso estilo berezia zuen, bizia, oldarkorra ere bai, ikuslea bete-betean jotzen zuena. Burgesiako jendearen erretratuak egin zituen, emakumezkoenak gehienbat, eta ''[[Belle Époque]]'' garaiko lekukotasuna eman zuen bere obretan (Boni de Castellane, Edmonde Guy, [[Anna de Noailles]], [[Maurice Chevalier]]). Bestalde liburu batzuetarako irudiak ere egin zituen (''[[Mila gau eta bat gehiago]]'', [[Marcel Proust]]en obra osoak).
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
{{Bizialdia|1877ko|1968ko|Dongen, Kees Van}}
[[Kategoria:Herbehereetako margolariak]]
[[Kategoria:Frantziako margolariak]]
[[Kategoria:Rotterdamdarrak]]
[[Kategoria:Fauvismoa]]
{{Bizialdia|1877ko|1968ko|Dongen, Kees Van}}