Aiurdingo tunelaren gertaera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
 
== Historia ==
Kasu honen elementu harrigarriena testiguen izaera da zeren eta antzeko gertaerak hiri kondairetan eta herri-kondairetan ezagunak baitira. [[Jose Miguel Ahedo]]k, gaur egun erretreta hartuta, dagoena eta [[1984]]ean Ertzaintzaren patruilen burua zena, horrela azaldu zuen gertatutakoa: "negu betean, arazo baten deia jaso eta Aiurdingo tuneletara joan ginen. Tunelean sartzen gara eta irteeran gauza beltz bat ikusten dugu. Argiak jartzen ditugu eta lurreraino ailegatzen den kapa antzeko zerbait ikusten dugu. Ez dugu ezer fisikorik ikusten eta nahasiak gelditzen gara". Geroago esan zuen ere "ahaztu ezinezko gertaera izan zen".<ref>http://www.elcorreo.com/alava/sociedad/201411/18/iker-jimenez-resucita-fantasma-20141117184916.html</ref> Ahedoren arabera, itzalak bi metroko luzera zuen, besoak irekita zituen eta poliziek ikusteko hamabost minutu inguruko aukera izan zuten. Azkenik, polizia automobiletik atera zenean itzala desagertu omen zen.
 
Istripua izan zuen bikoteak ere itzala ikusi zuen eta horregatik, hain zuzen, izan zuten arazoa, irudia ikusterakoan bolante kolpe bat ematerakoan.