Hamabosteko errugbi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Rugby tackle cropped.jpg|right|thumb|280px|Plakatze saiakera.]]
'''Hamabosteko errugbia''', eskuarki '''errugbierrugbia''' deitua, kontaktu kirola da, hamabost jokalariz osatutako bi taldek jokatzen dutena. Ingalaterran sortua, [[Warwickshire]]ko ''Rugby School''-en garatutako arauak hartu zituen [[XIX. mende]]an. Kontaktuzko jokoa da eta oso beharrezkoak ditu trebetasuna, indar fisikoa eta taktika. Mundu guztian zabaldurik dagoen arren, [[Britainiar uharteak|Britainiar uharteetan]] ([[Ingalaterra]], [[Irlanda]], [[Gales]] eta [[Eskozia]]), [[Frantzia]], [[Australia]], [[Zeelanda Berria]], [[Fiji]], [[Samoa]], [[Tonga]], [[Hegoafrika]] eta [[Argentina]]n dauka entzuterik handiena. [[Euskal Herria]]ri dagokionez, oso hedaturik dago [[Ipar Euskal Herria]]n, eta jarraitzaile ugari ditu. [[Hego Euskal Herria]]n, berriz, askoz ere zabalkunde murritzagoa du.
 
Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere, arau askoz betea da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa du, prestakuntza fisikoa eta psikologikoa bezala. Norbere segurtasunerako onartuta daude babes batzuk erabiltzea, batez ere burua eta ahoa babesteko: jokoa ez da arriskutsua, jokalari guztiek elkarri agertzen dioten errespetua dela kausa.