Onddo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
vbnk l
t 85.86.95.152 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Josu wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
{{beste erabilpenak|izaki bizidunari|mendia|Onddo (mendia)}}
v jhbjnkbgvk b
{{taxotaula automatikoa
| name = Onddo
| image = Fungi_collage.jpg
| image caption = ''[[Kuleto faltsu|Amanita muscaria]]'', basidiomizetoa; ''[[Sarcoscypha coccinea]]'', askomizetoa; ogi beltzaren lizuna, zigomizetoa; kitridiomikoto bat; eta ''[[Penicillium]]'', konidioforoa.
| taxon = Fungi
| authority = ([[Lineo|Linnaeus]], [[1753]]) R.T. Moore, 1980
| subdivision ranks =Azpierreinuak/Filumak
| subdivision =
:[[Chytridiomycota]]
:[[Blastocladiales|Blastocladiomycota]]
:[[Neocallimastigaceae|Neocallimastigomycota]]
:[[Glomeromycetes|Glomeromycota]]
:[[Zygomycetes|Zygomycota]]
[[Dikarya]] ([[Deuteromycota]] barne)
:[[Ascomycota]]
:[[Basidiomycota]]
}}
'''Onddoak''' ''Fungi'' [[Erreinu (biologia)|erreinuko]] izaki bizidunak dira. Onddoak organismo [[heterotrofo]]ak dira, zelula-horma [[kitina]]tsua dute eta, [[espezie]]rik gehienetan, [[hifa]] [[organismo zelulaniztun|zelulanitzez]] osatutako harizpi antzeko [[mizelio]]ak eratzen dituzte. Kontuan izan behar da zenbait espezie organismo [[zelulabakar]] gisa bizi direla. Modu [[sexu ugalketa|sexual]] zein [[ugalketa asexual|asexualean]] [[ugalketa|ugaltzen]] dira, normalean [[espora]] bidez. Esporak egitura berezituetan edo fruitu-gorputzetan ekoizten dira askotan. Zenbait onddo-espeziek galdu egin dute ugalketa-egitura espezializatuak sortzeko gaitasuna, eta [[hazkuntza begetatibo]] bidez soilik ugaltzen dira. [[Legamia]]k, [[lizun]]ak eta [[perretxiko]]ak, onddoak dira denak. Onddoen taldea morfologikoki antzekoak diren [[mizetozoo]]ekin (onddo lirdingatsuak) eta [[oomizete]]ekin (protistak) zerikusirik ez daukan talde [[monofiletiko]]a da. Onddoak [[landare]]en antzekoak baino gehiago, [[animalia|animalien]] antzekoak dira, ez baitira [[autotrofo]]ak, [[heterotrofo]]ak baizik. Hala ere, onddoen ikerketan jarduten duen diziplina, [[mikologia]] alegia, oraindik gehienetan [[botanika]]ren adarra kontsideratzen da.
 
Mundu osoan barrena bizi dira, baina gehienak ikusezinak dira giza begiarentzako. Zoruan bizi dira, [[materia organiko]] hilean eta landare, animalia zein beste onddo batzuen [[sinbiosi|sinbionte]] gisa. Funtseko lana betetzen dute [[ekosistema|ekosistemen]] funtzionamenduan, materia hila deskonposatzen baitute eta elikagaien zikloan eta trukean ezinbestekoak baitira. Zenbait onddok ikusgarriak diren fruitu-gorputzak ekoizten dituzte, bai perretxiko eran bai lizun eran. Onddo-espezie asko elikaduran erabili izan dira, bai zuzenean bai beste prozesu batzuetan, hala nola [[ardo]]a edo [[garagardo]]a bezalako produktuen [[hartzidura]]n. Berriagoak dira beste erabilera batzuk: medikuntzan [[bakterio-kontrako|antibiotikoak]] ekoizteko erabiltzen dira, eta [[garbikari]]etan edo erabilera industrialetan garrantzitsuak diren [[entzima]]k (zelulasak, pektinasak, proteasak...) ekoizteko ere baliatu dira. Zenbait onddok animalientzako toxikoak diren [[konposatu bioaktibo]]ak sortzen dituzte, esaterako [[alkaloide]]ak. Konposatu hauei [[mikotoxina]] deritze. Hainbat onddo aisialdirako [[droga]] gisa erabiltzen dira, eta beste batzuk zeremonia tradizionaletan erabiltzen dira konposatu [[psikotropiko]] modura. Onddo batzuk gizakiarentzako [[patogeno]]ak dira, eta onddoek uztetan sortutako kalteek arriskuan jar dezakete tokiko ekonomien elikagai-hornidura.
 
== Etimologia eta definizioa ==
''Onddo'' terminoa [[latin]]ezko ''fungus'' ("[[perretxiko]]") hitzetik dator. Azken hau, berriz, [[greziera]]zko ''sphongos''/σφογγος ("[[belaki]]") hitzetik sortu zen, seguru asko zenbait perretxikoren egitura eta morfologiaren ondorioz. Beste hizkuntza batzuetan oraindik erabiltzen da: alemanez ''Schwamm'' (belaki) edo ''Schwammerl'' deitzen zaie zenbait perretxikori.
 
== Dibertsitatea ==
Onddoak mundu osoan barrena daude hedaturik, eta [[habitat]] gehienetan hazi ohi dira, [[basamortu]]ak barne. Onddo gehienak [[lurra|lurrean]] hazten dira, baina zenbait espezie [[ur]]etan soilik bizi dira. [[Bakterio]]ekin batera, onddoak [[materia organiko]]aren [[deskonposatzaile]] nagusiak dira mundu osoko [[ekosistema]] lurtar gehienetan. Onddoen espezie-kopurua eta landareen espezie-kopurua alderatu da zenbait ingurunetan, eta kalkulu horretatik abiatuz ''Fungi'' erreinuak 1,5 milioi espezie dituela estimatu da<ref>Hawksworth DL (2006) "The fungal dimension of biodiversity: magnitude, significance, and conservation" ''Mycol. Res.'' '''95''' (641–655)</ref>. Orain arte [[taxonomia|taxonomoek]] 70.000 onddo-espezie inguru deskribatu dituzte, baina talde honen benetako dibertsitatea ezezaguna da oraindik<ref>Mueller GM, Schmit JP (2006) "Fungal biodiversity: what do we know? What can we predict?" ''Biodivers Conserv'' '''16''' (1–5)</ref>.
 
Onddo batzuk [[mizelio]]ak sortzen dituzte harizpi antzeko egituretatik, [[hifa|hifetatik]] alegia, abiatuz; beste batzuk [[zelula]] isolatu gisa hazten dira. Duela gutxi arte, onddo-espezie asko ezaugarri morfologikoetan eta gainerako espezie biologikoetarako erabiltzen diren kontzeptuetan oinarrituz deskribatu dira gehien bat. [[espora|Esporen]] eta [[fruitu-egitura|fruitu-egituren]] tamaina eta forma askotan erabili dira sailkapenetan. Azken aldian, berriz, adituak [[biologia molekularra|biologia molekularreko]] tresnak ari dira erabiltzen, hala nola [[Azido desoxirribonukleiko|ADNaren]] sekuentziatzea, onddoen sailkapenei sendotasun handiagoa emateko eta talde taxonomikoen arteko dibertsitatea hobeto ezagutzeko.<ref>Hibbett, D.S., ''et al.'' (2007) "A higher level phylogenetic classification of the ''Fungi''" ''Mycol. Res.'' '''111''' 5:(509-547) doi=doi:10.1016/j.mycres.2007.03.004</ref>
 
Onddoak, orokorrean, hiru talde nagusitan sailka daitezke morfologiari dagokionez: [[legamia]]k (onddo zelulabakarrak), [[lizun]]ak (hifa izeneko filamentuak dituztenak), eta [[perretxiko]]ak (gorputz fruitu-emaile handiak dituztenak, jateko modukoak)
 
=== Giza erabilera ===
[[Fitxategi:S cerevisiae under DIC microscopy.jpg|thumb|200px|right|''Sacharomyces cerevisiae'' onddoaren zelulak]]
Betidanik eta modu zabalean erabili izan dira onddoak janaria prestatzeko edo kontserbatzeko. Esaterako, [[legamia]]k ezinbestekoak dira garagardoaren, ardoaren eta ogiaren [[hartzidura]]rako. Perretxikoen laborantza eta perretxikoen bilketa jarduera ekonomiko handiak dira hainbat herrialdetan. [[Penizilina]] eta [[zefalosporina]] bezalako [[bakterio-kontrako|antibiotikoak]] ekoizteko, onddoak erabiltzen dira. Antibiotiko hauek XX. mendearen hasieran hasi ziren erabiltzen [[tuberkulosi]]a, [[sifili]]a, [[legenar|legena]] eta beste gaixotasun asko tratatzeko, eta oraindik ere lan garrantzitsua betetzen dute [[bakterio]]en aurkako borrokan. Onddoen erabilera historikoa eta inpaktu soziologikoa ikertzen dituen zientziari [[etnomikologia]] deritzo.
 
== Ekologia ==
Askotan ikusezinak badira ere, onddoak [[Lurra|Lurreko]] edozein ingurunetan bizi dira eta betebehar garrantzitsua daukate [[ekosistema]] askotan. Bakterioekin batera, ekosistema lurtar gehienetako eta urtar batzuetako organismo [[deskonposatzaile]] nagusiak dira eta, beraz, funtsezko lana egiten dute [[ziklo biogeokimiko]]etan eta [[bazka sare|elikasareetan]]. Ezinbestekoak dira [[kate trofiko|elikagaien zikloetan]], bereziki [[saprobio]] eta [[sinbiosi|sinbionte]] gisa betetzen duten paperagatik. [[Materia organiko]]a deskonposatu eta [[konposatu inorganiko|molekula inorganikoak]] sortzen dituzte, molekulok berriro landareen edo beste organismo batzuen bide [[metabolismo|metabolikoetan]] sartzea erraztuz<ref name="Lindahl">Lindahl BD, Ihrmark K, Boberg J, Trumbore SE, Högberg P, Stenlid J, Finlay RD (2007). "Spatial separation of litter decomposition and mycorrhizal nitrogen uptake in a boreal forest" ''New Phytol.'' '''173''': 611-620</ref><ref name="Barea">Barea JM, Pozo MJ, Azcón R, Azcón-Aguilar (2005). "Microbial co-operation in the rhizosphere" ''J. Exp. Bot.'' '''56''': 1.761-1.778</ref>.
 
== Ugalketa ==
[[Fitxategi:DirkvdM barbed fungus.jpg|thumb|100px|left|Onddo bat zutabe batean [[Orosí]]-n, Costa Rica.]]
Onddoen [[ugalketa]] konplexua da, hain heterogeneoa den organismo-talde honetan espero den bezala. Onddo gehienak modu [[sexu ugalketa|sexualean]] zein [[ugalketa asexual|asexualean]] ugal daitezke, ingurumen-baldintzen arabera. Baldintza hauek [[gene]]tikoki finkatuta dauden garapen-programak abiarazten dituzte onddoetan, eta ugalketa sexualerako edo asexualerako espezifikoak diren egitura espezializatuak sortzea eragiten dute.
 
 
== Patogenia ==
 
Onddo gehienak lur-zoruan bizi diren [[saprofito]] ez-kaltegarriak dira. Ezagutzen diren 100.000 espezietatik 50 inguru besterik ez dira giza-[[patogeno]]ak. Esan daiteke, hortaz, [[bakterio]]en aldean onddoak gaixotasun gutxi batzuen sorburu besterik ez direla.
 
Aitzitik, onddoek landareak [[Infekzio|infektatzen]] dituzte sarritan. Zentzu horretan [[bakterio]]ak edo [[birus]]ak baino kaltegarriagoak izaten dira nekazaritzan.
 
Gizakiarengan onddoek eragiten dituzten gaixotasunak [[mikosi]] deritzonak dira. Mikosiak azalekoak edo barrualdekoak izan daitezke, larruazala edo barrualdeko organoak ([[birika]]k, batez ere) kaltetzen dutenaren arabera. Barrualdeko mikosiei ere mikosi sistemikoak deitzen zaie.
 
Oso onddo gutxi dira patogeno hertsiak. Gizakia gehienetan ingurugirotik (lur-zorutik) kutsatzen da, onddoek eragindako [[infekzio]]ak -orokorrean- ez baitira kutsagarriak. Onddo asko, gainera, [[Mikrobio oportunista|oportunistak]] dira: horrek esan nahi du gizaki osasuntsu batengan ez dutela inongo patologiarik sortzen, eta [[immunitate-sistema]] ahula dutenak besterik ez dituztela infektatzen.
 
Hiru mekanismoren bidez garatzen dute onddoek beren ahalmen patogenoa:
 
* hipersentikortasunaren bidez: hainbat onddok dituzten [[antigeno]]ek [[Alergia|erreakzio alergikoak]] (hipersentikortasuna) eragiten dituzte. [[Konidio]], [[espora]] edo [[mizelio]]en zatiek errinitisa eta asma sor dezakete, eta baita pneumonitisa ere. [[Aspergillus]]-ek, adibidez, alergeno indartsuak ditu.
 
* toxinen bidez: onddoek ahalmen toxiko handia duten toxinak ([[mikotoxina]]k) askatzen dituzte. Mikotoxinen artean [[aflatoxina]]k, [[okratoxina]]k eta [[ergotamina]] aipa daitezke, gizakia ez ezik, animalia asko ere kaltetu eta hil ditzaketenak. Janari kutsatuak irensterakoan hartzen du gizakiak onddo-intoxikazioa. Atal honetan ere [[perretxiko]] askok ekoizten dituzten toxinak edo pozoiak sartu behar dira: [[Kuleto faltsu|Amanita muscaria]]-ren muskarina, esaterako, edo [[Hiltzaile berde|Amanita phaloides]]-en faloidina. Toxina batzuen ezaugarri haluzinogenoak aski ezagunak dira.
 
* infekzioaren bidez: onddoak organismo baten kolonizazioa egiten dutenean, eta bertan ugaltzen direnean, gaixotasuna eragiten dute, [[mikosi]] bat sortuz. Onddoen konidio edo esporak asnasterakoan mikosi sistemikoa agertzen da; azaleko mikosiak, aldiz, ukipen zuzenaren bidez harrapatu ohi dira ([[ezkabi]]a, dermatofitosiak, etab.).
 
Azkenik, azpimarratu behar da ere onddoek betetzen duten zeregin onuragarria medikuntzan, [[bakterio-kontrako|antibiotiko]] askoren ekoizpenaren atzean baitaude. Bi besterik ez aipatzearren, [[Penicillium]] onddoak sortzen duen [[penizilina]], eta [[Cephalosporium]]-ek ekoizturiko [[zefalosporina]]k daude.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Mikosi]]
* [[Karraspina|Morchella]]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
{{commonskat}}
 
{{Bizidunen erreinuak}}
{{TaxoiDatubaseak}}
 
[[Kategoria:Onddoak]]
[[Kategoria:Mikologia]]
[[Kategoria:Bizidunen erreinuak]]