Georges Jacques Danton: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
Iraultzaile honek [[1790]]an ''cordelierren'' kluba sortu zuen eta honen presidentea bihurtu zen. [[1792]].urtean Konbentzio Nazionalaren partaidea aukeratu zuten eta arazo asko eduki zituen girondinoekin. Hurrengo urtean Salbazio Publikoan parte hartu zuen, baina azkenean orduan bere aliatua zen [[Maximilien Robespierre|Robespierre]] atera zen erakunde beterazle horren agintaria. Ez zen izan Izualdiaren guztiz aldekoa eta Klementzia Komite bat proposatu zuen. Robespierrek bere interesentzat arriskutsua ikusi zuen eta [[gillotina]]ra kondenatu zuen.
 
Erregearen Aholkularitzako legegizona izan zen 1785-1791 bitartean. ''Club des Cordeliers'' elkartea sortu zuen 1790. urtean, eta Justizia ministro hautatu zuten 1792an. Frantziako Iraultzaren aldekoa izaki, nazioko defentsaren antolatzaile nagusia izan zen. [[Prusia]]k Frantzia hartu zuenean [[Danton]]ek gobernuak hiriburua uztea eragotzi zuen, probintzietara abertzaletasunaren sua mantentzera ordezkariak bidali zituen, eta 3.000 pertsonatik gora atxilotu zituen Parisen. [[Konbentzio Nazionala|Konbentzio]]rako diputatu hautatu zuten 1792. urtean. Urte bereko urritik aurrera girondinoek gogor eraso zioten iraileko sarraskian erantzukizun zuzena izan zuelakoan. [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XVI.a]] erbesteratzearen aldekoa bazen ere, azken unean erregearen heriotzaren aldeko botoa eman zuen. Epaitegi Iraultzailea eta Osasun Publikoko Batzordea sortu zituen handik urtebetera (1793). Ez zituen altxamenduak zapaldu, ez zen girondinoekin akordioetara iritsi eta inflazioak gora egin zuen aginpidean iraun zuen bitartean; hortaz, 1793ko urrian konbentzioak bere postutik kendu zuen. [[Saint Just]]en salaketa zela medio, 1793. urteko martxoaren bukaeran atxilotu, hurrengo hilabetean epaitu eta [[gillotina]]n hil zen [[Camile Desmoulins]] lagunarekin batera, urte bereko apirilaren bostean.
 
== Erreferentziak ==