Mutriku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ibon U. (eztabaida | ekarpenak)
89. lerroa:
Mutrikun giza aztarna zaharrenak Jentiletxea II, Langatxo eta Iruroin kobazuloetan aurkitu dira, [[Goi Paleolitoa|Goi Paleolito]] garaiekoak.
 
Ikerlari batzuek bertan kokatzen zela uste izan dute erromatar idazleek aipatutako ''[[Tritium Tuboricum]]'' [[barduliar]] herrixka, handik etorriko zelarik Mutriku izena. Beste batzuek berriz, erromatarrek herrixka hura itsas baztarrean ez baino ibai baten baztarrean zegoela esaten omen zutela eta, [[Astigarribia]] auzoan kokatzen dute aipatutako Tritium Tuboricum hori. Dena den, ez dago ezer ziurrik.
 
Mutriku lehenbiziko aldiz idatzizko dokumentu batean "Motrico" gisa agertzen da, 1200. urteko abenduak 31ko Latinezko textu batean, bertan [[Alfontso VIII.a Gaztelakoa]]k "Mutrikuko gizonek" (''homines de Motrico'') urtero Erregeari eman behar zioten balea [[Santiagoko Ordena]]ri ematea erabakitzen zuela ipintzen du.<ref>Martínez Díez, G.; González Díez, E.; Martínez Llorente, F.J.: ''Colección de documentos medievales de las villas guipuzcoanas (1200-1369)''. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991. 17. orria. [Liburu hori pdf formatoan aurki liteke helbide honetan: http://www.gipuzkoa.net/batzarnagusiak/pdf/ISBN_84-7907-068-4.pdf]</ref>