Berezko sorkuntza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 213.195.87.250 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
No edit summary
4. lerroa:
'''Berezko sorkuntza''', '''bapateko sorrera''' edo '''sortze espontaneoa''' ere deitua, bizidunak materia bizigabetik sor zitezkeela zioen teoria biologikoa izan zen, aurreko mendeetan oso zabaldua egon zena. Teoria horren arabera, esaterako, bizidun konplexuak substantzia organikoen deskonposaketatik sor zitezkeen. Teoria honi abiogenesia ere deritzo.
 
Berezko sorkuntzaren hipotesia [[Aristoteles]]ek enuntziatu zuen estreinakoz, behaketa zuzenak itxuraz bera defendatzeko arrazoiak ematen baitzituen: [[Ustelketa|usteltzen]] ari zen haragitik [[Diptera|euliak]] agertzen ziren, landareetatik erortzen zen ihintzetik landare zorriak, [[ur]] masen hondoan deskonposatzen ari ziren enborretatik krokodiloak, lasto edo gari zikinetik arratoiak, etab. Harrigarria da [[Jan Baptist Van Helmont|Van Helmont]] kimikari ospetsuak (kimika arloan XVII. mendean ekarpen garrantzitsuak egin zituena) arratoiak sortzeko errezeta bat plazaratzea, trapu zahar eta gari pixka bat pilatuz:
 
{{esaera2|Zorriak, kaparrak, arkakusoak eta zizareak gure errai eta iraizkinetatik sortzen dira. Gure jantzipean erabiltzen dugun izerdiz betetako arropa aho zabaleko ontzi batean elkartzen badugu, 21 egunen ondoren gariaren zahian zehar sartzen ari diren eflubioak aldatu egiten dira, hauek arratoiengatik aldatuz. Halakoak bi sexuetakoak ikus daitezke eta ohiko moduan sortutako beste batzuekin gurutza daitezke.}}