Londresko dorrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: {{ENG|1}} → {{bandera|Ingalaterra}} using AWB
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
 
== Historia ==
[[1066]]an Ingalaterrako [[normandiar|normandar]] konkistarekin bat eraiki zen. Gaztelu osoari izena ematen zion ''Dorre Zuria'' [[1078]]an [[Gilen I.a Konkistatzailea|Gilen I.a ''Konkistatzaileak'']] eraiki zuen, Londresen elite berriaren zapalkuntza ikur bilakatu zelarik. Gutxienez [[1100]] urtetik aurrera [[espetxe]] gisa erabili zen, bereziki XVI eta XVII mendeetan.
 
Denera, Dorrea defentsa harresiz eta luebaki batez osatutako bi eraztun kontzentrikoen barnean dauden hainbat eraikinek osatzen dute. Gaztelua hainbat fasetan handiagotu zen, batez ere [[XII. mendea|XII.]] eta [[XIII. mendea|mendeetan]], [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa|Rikardo I.a ''Lehoibihotza'']], [[Henrike III.a Ingalaterrakoa|Henrike III.a]] eta [[Eduardo I.a Ingalaterrakoa|Eduardo I.aren]] erregealdietan batik-bat. Nahiz eta ondorengo mendeetan zehar bertan gertakizun eta jarduera ugari egon izan, [[XIII. mendea|XIII. mendeko]] egitura gaur egun arte mantendu da.
 
[[1485]]. urtetik aurrera [[Beefeater]] deituriko zaindari ospetsuek zaindu izan ohi dute.
 
== Egitura ==
[[Fitxategi:Tower of London EN.png|thumb|right|350px|Londresko dorrearen planoa.]]
27 metrotako altuerarekin Londresko eraikin handiena eta aipagarriena izan zen eraiki zutenean. Hiru patio ditu, erdikoan (zaharrenean) Dorre Zuria dago.
 
=== Dorre Zuria ===
Gazteluko dorre nagusia da, gaztelu guztiko egitura indartsuena. Oinarrian 36x32 metrotako laukizuzena da eta 27 metrotako altuera dauka. Normandiarren gazteluen itxurara eraiki zen hiru solairurekin eta solairu bakoitzak hiru gela ditu. XII mendean hegoaldean eraikin berri batekin gotortu egin zuten, baina gaur egun jadanik ez dago gehigarri hori. Gainaldean lau dorre ditu, karratuak mendebaldean eta zirkularra ipar-ekialdean.
 
1170 hamarkadan funtzio militarra galdu zuen eta jauregi izatera pasa zen. Dorre Zuriaren inguruan Wakefield eta Lanthorn dorreak eraiki ziren eta bi dorren artean areto handi bat eraiki zen. Sukaldeak ere eraiki ziren. Dorre Zuriak inguruan zuen zanga bete egin zen eta hutsunea gelditu zen patioa osatuz. Horrela eratu zen Barne-barneko patioa (''Innermost ward'').
 
=== Barneko patioa ===
Harresi batek mugatzen du Barneko patioa (''Inner ward''). 13 dorre daude bertan, aipagarriena XIII mendeko Beauchamp Tower, Ingalaterran adreiluz egindako lehenengo eraikin handia. Hego-mendebaldeko izkinatik hasi eta erlojuaren orratzen aurkako norantzan honako hauek dira 13 dorreak: Bell, Beauchamp, Devereux, Flint, Bowyer, Brick, Martin, Constable, Broad Arrow, Salt, Lanthorn, Wakefield eta Bloody Tower. Zabalkunde honi esker gaztelutik kanpora zegoen St Peter ad Vincula eliza gaztelu barnean gelditu zen.
 
=== Kanpoko patioa ===
Harresiak gaztelua erabat konprimitzen zuenez XIII mendean hirugarren patio bat eraiki zen inguruan, Kanpoko patioa (''Outer ward'').
 
== Iruditegia ==
25 ⟶ 40 lerroa:
Irudi:Wakefield Tower Chapel - Tower of London.jpg|Dorre Zuriaren barnean kokatzen den kapera
Irudi:S F-E-CAMERON TOWER THRONE ROOM.JPG|Tronuaren aretoa, Wakefield dorrearen barnean
Irudi:Imperial State Crown - Seitenansicht von unten.jpg|Inperioaren koroa.
Irudi:Tower of London King's room.jpg|Eduardo I.aren gela.
Irudi:London Tower (CherryX).jpg|Waterloo Block.
Irudi:Tower of London main entrance, 2009.jpg|Sarrera nagusia.
Irudi:Traitors-Gate.jpg|Traidoreen atea.
Irudi:London tower ravens.jpg|Gazteluko [[erroi]]ak.
Irudi:Wire animals at tower.jpg|Animalia basatien eskulturak.
</gallery>